Azpeitia
'Elikadura ekologikoarekin dena hobetzen da' erakusketa ibiltaria ikusgai da EkoetxeanAzpeitia
'Elikadura ekologikoarekin dena hobetzen da' erakusketa ibiltaria ikusgai da EkoetxeanE. A.
azpeitia.
Martes, 21 de enero 2025, 20:04
Euskadiko Nekazari-tza eta elikadura ekologikoaren Kontseiluak, elikagai ekologikoen kontsumoan eta hedapenean eragiteko asmoarekin, besteak beste, 'Elikadura ekologikoarekin dena hobetzen da' erakusketa ibiltaria antolatu du Ekoetxean. Otsailaren 3a arte izango da ikusteko aukera.
Publicidad
Hamabost panel egokitu dituzte eta hauen bitartez, bideo labur batzuekin, ekoizpen ekologikoaren inguruko hainbat datu eta informazio zabaltzen da. Elikagai ekologikoen onurak azpimarra-tzen dira: elikagarriagoak dira, ekoizten diren tokian ingurumena hobetzen dute, arreta eta osasun printzipioak dira nagusi, garbi daude, gure planeta zaintzen dute, benetako tokiko elikagaiak dira eta konfiantzazkoak, ez dago animalien ongizate maila altuagoa duen abeltzaintza sistemarik eta karbono aztarna txikiena uzten duen ekoizpen sistema da, besteak beste.
Hala ere, ekoizpen ekologikoak gizartearen onespena duen arren, gutxiengoa izaten jarraitzen du. Autonomia erkidegoan, esaterako, nekazaritzako lurren %6 da ekologikoan lantzen dena. 2030erako % 25era iristea da helburua Farm to fork Europar Batasunaren estrategiaren barruan (EUGreen Deal). «Ekologikoaren inguruan dagoen pertzepzioa orokorrean ona den arren, ez jakintasun handia dago, horregatik da garrantzitsua arlo honen sustapena eta hedapena egitea», azaldu dute Ekoetxeatik.
Ordutegiari dagokionez, astelehenetik ostiralera: goizeko 10:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 18:00etara izango da zabalik erakusketa. Larunbatetan eta igandetan berriz, goizeko 10:00etatik 14:00etara eta arratsaldeko 15:30etik 18:00etara bisitatu ahal izango da.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.