Azpeitia
Elizbarrutiko ordezkariek hitzaldiak eskainiko dituzte datozen egunotanAzpeitia
Elizbarrutiko ordezkariek hitzaldiak eskainiko dituzte datozen egunotanE. A.
Azpeitia.
Lunes, 24 de marzo 2025, 19:51
Azpeitiko eta Azkoitiko parrokiek -Itxaropena ardatz hartuta- hiru hitzaldi antolatu dituzte egunotarako, Eliza Jubileo urtean murgilduta dagoen honetan. Lehen hitzaldia jada igaro da, eta gaurtik, asteartetik, asteazkenera bitartean egingo dira beste bi saioak bi herrietan: 17:00etan Azpeitiko Soreasuko Sebastian Donearen parrokian eta 19:00etan Azkoitiko Andre Mariaren Jasokundearen parrokian.
Publicidad
Donostiako Elizbarrutiko ordezkariek parte hartuko dute hitzaldietan. Lehen saioa Fernando Prado gotzainak eskaini zuen atzo, «Berarengan gure itxaropena» izenburupean. Bertan, kristauentzat Jesus itxaropenaren ikur dela azpimarratu zuen, eta fedeak gizartean duen eraginaz ere hausnartu zuen.
Bigarren hitzaldia gaur, asteartean, izango da, eta Mikel Aranguren Donostiako Elizbarrutiko bikario nagusi azpeitiarrak hartuko du hitza. 'Itxaropenak ez du huts egiten' izeneko saioan, itxaropena kristauen dohain handienetako bat dela nabarmenduko du, eta eguneroko bizitzan duen garran-tzia aztertuko du.
Azken hitzaldia asteazkenean egingo da, Luzia Alberro Donostiako Elizbarrutiko idazkari nagusiaren eskutik . 'Itxaropen eraginkorra. Iturriak' izenpean, itxaropenak izan dezakeen eragina eta hori sendotzeko beharrezko iturriak azalduko ditu.
Hitzaldiak irekita daude interesa duen edozein herritarrentzat, eta bi parrokietako arduradunek dei egin dute parte hartzera, hausnarketa eta elkarrizketa sustatzeko.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Terelu repetirá en el Zorrilla tras aplaudir el público en pie su debut en el teatro
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.