Borrar
Miren Arrietak, Ione de la Cruzek eta Malen Aldalurrek aurkeztu zituzten ikastaroak eta 'Matazak' liburua. UDALA
Emakumeak ahalduntzea helburu, ikastaro eta jarduera eskaintza oparoa

Azpeitia

Emakumeak ahalduntzea helburu, ikastaro eta jarduera eskaintza oparoa

Emakumeen Txokoan eskainitako Jabetze Eskoletan izena emateko epea zabalik da ostiralera, irailaren 27ra, arte

Eli Aizpuru

Azpeitia

Lunes, 23 de septiembre 2024, 20:15

Ikasturte berria hasia da Emakumeen Txokoan. Iazko datuetan erreparatuz gero, 127 emakumek hartu zuten parte Jabetze Eskoletan. Ikastaro guztiak atera ziren aurrera eta 45 pertsona itxaron zerrendan geratu ziren; 60 emakumek hartu zuten parte ikastaro iraunkorretan; hitzaldiak eta bestelako ekimenak ere egin ziren, eta 270 herritar gerturatu ziren; bestalde, gizontasuna ardatz hartutako tailerretan ere 15 gizonek eman zuten izena.

Datuak ikusita, «gogotsu» heldu diote ikasturte berriari Azpeitiko Emakumeen Txokoan. Hala adierazi dute Miren Arrieta Azpeitiko Udaleko Parekidetasun batzordeburuak, Malen Aldalur Parekidetasun teknikariak eta Ione de la Cruz Emakume Txokoko teknikariak berriki egin duten Jabetze Eskolen, ikastaro iraunkorren, hitzaldien eta bestelako egitasmoen aurkezpenean.

Berrikuntza bat baino gehiago izango dira aurtengo eskaintzan. Alde batetik, emakume migratuentzako eta zaintzaileentzako topaketak antolatu dira eta bestetik, gizonentzako desahalduntze tailerrak. Genero desberdintasunak zein indarkeria matxistak betikotzen dituzten portaerak desikasteko saioak izango dira. Hiru saio izango dira ikasturtean.

Zazpi ikastaro eskainiko dira Jabetze Eskolen barruan: Emakumeen osasuna ikuspegi feministatik: gure osasuna baldintzatzen duten faktoreak ezagutzen eta ulertzen (Pepa Bojo), Zoru pelbikoa lantzen (Saioa Baena), Kosmetika naturala (Itziar Etxeberria), Podcast feminista (Eneritz Arzallus, Kulturaz Kooperatibarekin elkarlanean), Arteterapia (Irantzu Iturbe), Belaunaldien arteko autodefentsa feminista (Esther Lopez) eta Espeleologia hastapenak (Nerea Arrizabalaga).

Parte hartzerako, sentsibilizaziorako eta integraziorako beste hainbat ekintza ere izango dira urte amaierara bitartean, besteak beste, hauek: emakumeen osasuna ardatz hartuta udaleko Hezkuntza Sailarekin batera antolatu den eta Dya Gipuzkoaren bitartez eskainiko den hitzaldi zikloa; irakurri eta ahaldundu tailerra (Ainhoa Aldazabal); Batukada feminista (Ainara Sarasketa eta Arantza Albizu); eta Empalabramiento (emakume atzerritarren alfabetatze eta ahaldutze ikastaroa). Eta, horiez gain, aurrez aipatutako Enredémosnos emakume migratuen topaketa (Enara koop), eta gizonentzako desahalduntze tailerrak (Iñi Etxezarretak).

Jabetze Eskolako ikastaroetan izena emateko epea irailaren 27ra bitartean egongo da zabalik. Beste ekintzetarako izen emateak zabalik jarraituko du taldea osatu edo ekintza burutu bitartean. Ekintzen inguruko informazio osatua banatu da dagoeneko herriko etxe guztietara. Hala ere, informazio gehiago behar duenak edo izena eman nahi duenak Emakumeen Txokora (Goiko kale 12, behea) jo dezake: astelehenetik ostegunera, 09:00etatik 19:00etara, eta ostiraletan, 09:00etatik 14:00etara. 943 15 70 55 eta 688 151 000 telefonora deitu edo emakumetxokoa@azpeitia.eus helbidera ere idatz dezakete.

Matazak, liburuan

Iazko ikasturtean aurkeztutako proiektu bati jarraipena emanezMatazak liburua ere aurkeztu dute Emakumeen Txokoan. Herriko emakumeekin elkarlanean sortutako egitasmoa izan da Matazak; iaz, ibilbide fisiko batean jaso ziren herriko emakumeen istorio eta ahotsak. Orain, egindako ibilbidea jasotzen duen liburuxka argitaratu da. Ainara Azpiazu Axpik egin ditu ilustrazioak, eta maketazio lanez ere hura arduratu da. Aleren bat nahi duenak Emakumeen Txokora jo behar du (doan dira).

Ibilbide batekin eta liburuarekin osatu da beraz Matazak proiektua, baina aurrerantzean ere emakumeen oroimen historikoa lantzen jarraitzeko konpromisoa dutela gehitu du Emakumeen Txokotik.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Emakumeak ahalduntzea helburu, ikastaro eta jarduera eskaintza oparoa