Azpeitia
Emakumeek ahalduntzeko tresnak eta aukerak eskura dituzte AzpeitianAzpeitia
Emakumeek ahalduntzeko tresnak eta aukerak eskura dituzte AzpeitianAzpeitia
Miércoles, 22 de enero 2025, 20:05
Emakumeen Txokoak urteko lehen hilabeteetarako jarduera ugari antolatu ditu, emakumeen ahalduntzea eta partaidetza soziopolitikoa sustatzeko. Urte hasieran izandako jarduera arrakastatsuei jarraipena emateko, Jabetze Eskolen eta bestelako tailerren eskaintza zabala prestatu dute.
Publicidad
Jabetze Eskolak emakumeei euren bizitzen jabe izateko tresnak eskaintzeko helburua dute, bai maila pertsonalean indartzeko, bai ikuspegi feminista batetik elkarrekin hausnartzeko.
Eskaintza anitza da, eta zazpi ikastaro desberdin hartzen ditu, hala nola, 'Emozioen Uholdea' (Itxaso Beristain), Salsa batxata kuir ikastaroa (Nerea Hernandez), Ez! Limiteak jartzearen plazera (Emuna Aüka psikologoa), Osasuna genero ikuspegitik (Naiara Aizpurua), Mendi Orientazioa (Patri Espinar), Klown ikastaroa (Itziar Saenz de Ojer) eta Etxeko oinarrizko elektrizitate ezagutza (Izaskun Gurrutxaga).
Parte hartzerako, sentsibilizaziorako eta integraziorako beste hainbat ekintza ere izango dira ekainera bitartean; besteak beste, Indarkeria estetikoa eta aniztasun korporala: genero auzia hi-tzaldia (Magda Pineyro), Zinegoak Nazioarteko LGTBIQA+ Zinema eta Arte Eszenikoen jaialdiko film laburren emanaldia, Emakumeak, eromena eta isiltasuna hitzaldia (Itxaso Martin) eta Geure etxean eta gorputzean burujabe liburu aurkezpena (Aiora Urbieta).
Horretaz gain, gizonei bideratutako Desboteretze Eskolen barruan, bi tailer eskainiko dira: Gizonek feminismoarekiko duten ardura eta Desira, erotika eta heteroaraua (Iñi Etxezarreta).
Gainera, ikastaro orokorretan zein parte-hartze taldeetan izena emateko aukera ere egongo da: Irakurri eta ahaldundu literatura taldean (Ainhoa Aldazabal) eta Empalabramiento alfabetatze taldean (Nerea Del Campo).
Ikastaro eta tailer gehienak euskaraz izango dira. Hilaren 31ra bitartean egin ahal izango da inskripzioa. Ekintzen inguruko informazio osoa aste honetan iritsiko da etxe guztietara. Hala ere, informazio gehiago behar duenak edo izena eman nahi duenak Emakumeen Txokora (Goiko kale 12, behea) jo dezake: astelehenetik ostegunera, 09:00etatik 19:00etara, eta ostiraletan, 09:00etatik 14:00etara. emakumetxokoa@azpeitia.eus helbidera idatzi edo 943 15 70 55 eta 688 151 000 telefonoetara ere dei dezakete.
Publicidad
Udaletik azaldu dutenez, Desboteretze Eskolen barruko 'Gizonek feminismoarekiko duten ardura' ikastaroa dataz aldatu dute: esku orrian otsailaren 21ean jartzen duen arren, otsailaren 7an izango da, 17:00etatik 20:30era. Iñi Etxezarreta Toca Eihera Koop. Elk. Txikiako kideak emango dueta doan da. Bestetik, esku orriz kanpo, Aiora Urbietak argitaratu berri duen Geure etxean eta gorputzean burujabe liburuaren aurkezpena izango da otsailaren 5ean, 18:30ean.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.