Las diez noticias clave de la jornada
Udal zinegotzia energia bulegoko arduradunarekin. UDALA

Azpeitia

Energia Bulegoak 80 erabiltzaile baino gehiagori eman die zerbitzua lehen hiru hilabeteetan

Maiatzaren hasieran ipini zuen abian zerbitzua Done Jakue kalean eta doako aholkularitza eskaintzen du

E. A.

Azpeitia.

Lunes, 16 de septiembre 2024, 19:40

Azpeitiko Udalak maia-tzaren 6an jarri zuen martxan Energia Bulegoa, energiaren arloan izan ditzaketen zalantzak argitzen laguntzeko herritarrei. Done Jakue kalean dago bulegoa, eta doako aholkularitza eskain-tzen du. Zerbitzu berria da era orain artean ez da halakorik izan herrian. Hori del eta, udal ordezkariak gustira daude lehen hiru hilabete honetan jasotako erantzunarekin: «hasieratik izan da mugimendua bulegoan, eta pozik gaude izandako harreragatik, are gehiago ikusita era askotako aholkularitzaren bila joan dela jendea», esan du Joanes Amenabar Ingurumen Ba-tzordeburuak.

Publicidad

Denbora zati honetan 80 per-tsona baino gehiago igaro dira Energia Bulegotik %49k faktura elektrikoarekin lotutako kon- tsultak egin dituzte; %26k, Ekindar kooperatibari buruzkoak; eta gainerakoek bestelako gaiei buruz galdetu dute (galdara alda-tzeko aholkuak, plaka fotovoltaikoak instalatzeko dauden dirulaguntzak, ibilgailu elektriko bat erosteko dauden dirulaguntzak...)

Ordutegia

Oporren ostean, berriro ere ohiko ordutegian ari da lanean bulegoa: astelehen, astearte eta ostiraletan, goizeko 10:00etatik 14:30era. Asteazken eta ostegunetan, 17:00etatik 19:30era. Komeni da joan aurretik txanda hartzea, 943 11 98 06 zenbakira deituta edo energia@azpeitia.eus helbidera idatzita.

Besteak beste, fakturen, energiarekin lotutako dirulalguntzen edo eraikinen eraginkortasun energetikoaren ziurtagiriaren inguruko informazioa eskainzten du Energia Bulegoak eta prestakuntza saioak edo hitzaldiak ere emango ditu.

Urte sasoi honetan eta negua hurbiltzen doan heinean, energia kontsumoan ekarri ohi duen gorakada murrizten saiatzeko, gida praktiko bat ere prestatu du Energia Bulegoak.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad