Borrar
Jon Ander Alonso da gaurko 'Tempus Fugit' estreinaldiko obraren aktorea. KULTURAZ
Bi estreinaldi eta hiru antzezlan ikusteko aukera izango da datozen egunetan

Bi estreinaldi eta hiru antzezlan ikusteko aukera izango da datozen egunetan

Gaur hasi eta astelehenera bitartean egunero izango da saioren bat 39. Euskal Antzerki Topaketen egitarauaren barnean

ELI AIZPURU

azpeitia.

Jueves, 28 de octubre 2021, 00:33

Pasa den urriaren 15ean hasi ziren 39.ez Euskal Antzerki Topaketak Azpeitian, Atx teatroaren 'Lubaki lainotsua' obraren estreinaldiarekin eta aste honetan jarraituko du egitarauak. Antzerkizaleek hainbat lan ikusteko aukera izango dute datozen egunetan. Gaur, ostegunean hasi eta astelehenera, azaroaren 1era bitartean, bi obra estreinatuko dira eta beste hiru lan ikusteko aukera izango da, bi Soreasu antzokian -estreinaldiez gainera- eta bestea herriko Plazan, kale antzerkia baita. Ondoren, programazioak azaroaren 4an jarraituko du eta 14an itxiko da aurtengo antzerki sorta emanaldia.

Beraz, bost emanaldi izango dira guztira egun hauetan. Gaur bertan lehena. Ze onda Antzerki taldeak 'Tempus fugit' lana estreinatuko du 19:00etan, Soreasu antzokian. Dinamoa Sormen Gunean egindako zenbait egonalditan ondutako lana da Tempus fugit.

Bigarren estreinaldia igandean, urriaren 31n izango da. Kamikaz kolektiboak eta Ttak teatroak landu duten 'Hiru kortse, azukre asko eta brandy gehiegi' obraz gozatzeko aukera izango da, arratsaldeko 19:00etan baita ere. Erika Olaizola, Iraia Elias eta Amancay Gaztañagak zuzendutako obra da.

Programazioa

  • Gaur, osteguna. 19:00: Tempus fugit, Estreinaldia. Soreasu antzokian. Helduentzat.

  • Urriak 29, ostirala. 19.00: Amua. Soreasu antzokian. Helduentzat.

  • Urriak 30, larunbata. 17.00: Zuhaitzak landatzen zituen gizona. Soreasu antzokian. Haur eta helduentzat.

  • Urriak 31, igandea. 19.00: Hiru kortse, azukre asko eta brandy gehiegi. Estreinaldia. Soreasu antzokian. Gazte eta helduentzat.

  • Azaroak 1, astelehena. 13.00: UP! kale antzerkia, Plazan.

Estreinaldiez gainera, bihar, ostirala ere izango da taula gaineko arteaz gozatzeko parada Artedrama arte eszenikoen plataformaren eskutik. 'Amua' lana eskainiko dute Soreasun. Anak (Maite Larburuk), bere gaztaroko bi maitale ohi gonbidatuko ditu Iratiko etxola batera. Asteburu bat igaroko dute bertan, izan zirenaren eta amestu zutenaren izenean.

Zapatuan, haur eta helduentzat tartea izango da, hortik ordutegi aldaketa. Arratsaldeko 17:00etan da emanaldia. Gorakada teatroak 'Zuhaitzak landatzen zituen gizona' taularatuko du.

Azkenik, topaketetako lehen aste indartsu honetan, astelehenean, azaroaren 1ean, kale antzerkia ere izango da. Xabier Larreak 'Up!' ikuskizuna ekarriko du herriko plazara.

Sarrera behar duten emanaldi guztien prezioa 5 eurokoa izango da.

Erakusketa

Bestalde, astelehenetik, azaroaren 1etik 15era bitartean Corrado Masacciren txotxongilo tailerra eta erakusketa zabalduko dira Foru ibilbideko udal aretoan. Goiz eta arratsaldez izango da zabalik.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Bi estreinaldi eta hiru antzezlan ikusteko aukera izango da datozen egunetan