

Secciones
Servicios
Destacamos
Kultur Sorkuntzaren Transmisioa ekimenak (Ahotsenea, Bertsozale elkartea, EIE, EIZIZE, Elkar Fundazioa, Euskal Wikilarien elkartea, Hika Hasi, Jakin, Lanartea eta UEU) euskarazko kulturgintzaren transmisioari buruzko hirugarren jardunaldiak antolatu ditu, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Azpeitiko Udalaren laguntzarekin. Azpeitian izango dira datorren urriaren 26an. Egun osoko jardunaldiak izango dira, Sanagustin kulturgunean eta 'Euskarazko kulturgintzaren transmisioa eta hedabideak' izango dituzte aztergai.
Transmisioan eragile diren eremu guztiak aztertzea da xedea. Lehen jardunaldiak 2019an izan ziren.Orduan euskarazko kulturgintzaren transmisioa eta hezkuntza arautua izan zituzten aztergai. Ondoren, bigarren jardunaldietan, 2021ean, hezkuntza araututik kanpoko transmisioa aztertu zuten. Hauen gabeziak ezagutu ostean, hedabideetakoak landu nahi dituzte orain. Azterketa bat eiten dihardute eta horko emaitzak azaleratuko dira jardunaldian. Hori dela eta, «Euskal Herri osoko komunikabideetako arduradunei eta kazetarie, sortzaileei, kultur zaleei, hezitzaileei eta euskaltzale guztiei» dei egiten diete parte hartzeko. Helburua da urriaren 26ko bilgunetik «emaitza eta proposamen» batekin ateratzea, lanean jarraitzeko.
Jardunaldiei buruz hitz egiteko eta gonbidapena luzatzeko elkartu ziren atzo Basozabal jauregian María Jose Telleria, Kultura foru zuzendaria; Aitor Larrañaga, Azpeitiko Euskara eta Kultura zinegotzi; Gotzon Barandiaran, Kultur Sorkuntzaren Transmisioa ekimeneko ordezkaria eta Ane Martinez, EHUko NOR ikerketa taldeko kidea.
Telleriaren hitzetan jardunaldi hauek «euskararen erabilera bultzatuko duten neurri zehatzak hasusnartzeko, adosteko eta proposatzeko aukera» emango dute. «Kultura-eragileekin lankidetzan, ziurtatu behar dugu gure hizkuntzak leku nabarmena izango duela bai komunikabide tradizionaletan eta baita formatu digital berrietan ere» esan zuen. Izan ere, «ezin dugu ziurtzat jo transmisioa bermatuta dagoela», gaineratu zuen.
Larrañagak bestalde, Azpeitian «zortekoak gara» adierazi zuen, «kultur mugimendu indartsua dugulago eta erreferentzialtasun handiko euskarazko tokiko hedabideak ere bai», antolatzaileei eskerrak luzatu zurretik.
Egitarauari dagokionez, urriaren 26an «egun osoko plana» izango dutela aurreratu zuen Barandiaranek, Hiru zati izango ditu jardunaldiak. Aurrena Behategikoek eta Elhurrayekoek elkarlanean diharduten ikerketa baten emaitzak aurkeztu dira. «Euskarazko kulturgintzaren hedabideetako presentzia» nolakoa den ezagutzeko hedabide digitalak aztertzen ari dira eta datuak emango dituzte.
Mahai-ingurua izango da gero. Bertan sortzaileak eta kazetaritzan adituak elkartuko dituzte. Azkenik, Kultur kuotak hedabideetan gaia landuko dute eta Nazioarteko ereduak aztertuko dira.
Dagoeneko eman daiteke izena urrikaren 26ko jardunaldietarako www.ueu.eus webgunean. Informazioa ere bertan ikus daiteke.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El origen de la expresión 'joder la marrana' y su conexión con el vino
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.