
Azpeitia
Festa giroan aurkeztu dute Azpeitian Euskaraldiaren hamaikakoaSecciones
Servicios
Destacamos
Azpeitia
Festa giroan aurkeztu dute Azpeitian Euskaraldiaren hamaikakoaMaiatzaren 15etik 25era izango da aurten Euskaraldiaren laugarren edizioa. Hori horrela, herriz herri hasita daude tokian tokiko herritarrak ekimena antolatzen. Azpeitian, esaterako, festa giroan aurkeztu zuten ostegun arratsaldean Euskaraldiaren hamaikakoa. Musika Eskolako trikitilariek kalejira egin zuten aurrena eta Kantu Jirakoek beren abestiekin girotu zuten aurkezpena, luntx eta guzti, Sangustin kulturgunean.
Adin eta esparru-sozial ezberdinetako herritarrekin osatu dute hamaikakoa eta bide batez, azpeitiarrak Euskaraldian modu aktiboan parte hartzeko deia luzatu diete.
Bi roletan parte hartzeko aukera izango da oraingoan ere: Aho bizi eta Belarri prest, alegia. Dagoeneko izena emateko epea irekita dago Euskaraldiaren web gunearen bitartez.
Honakoak dira Azpeitiko hamaikako osatuko duten herritarrak, hurrenez hurren: Ekain Ibarguren pailazoa; Eider Bereziartua triatleta; Xanti Agirrezabalaga aktorea; Maider Egiguren liburutegiko langilea; Aymen Masood EPako eta Euskaltegiko ikaslea; Aritz Arakistain Elikaguneko Artxara kooperatibako kidea; Carmen Olano Gaztelekuko Gizarte Hezitzailea; Marian Agirre irakasle ohia; Mila Perez udal igerilekuko langilea; Ander Alberdi, udal igerilekuko langilea eta Ramata Diaw EPako eta Euskaltegiko ikaslea.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.