Borrar
Urgente Retenciones en la AP-I por un accidente en el túnel de Lesarri en Bergara, dirección Vitoria

Azpeitia

Festa nagusituko da Izarraitz skate parkean

Atzo hasi ziren III. Yk Riders Festeko ekitaldiak eta gaur egun osoan luzatuko dute jaialdia

E.A.

AZPEITIA.

Viernes, 11 de octubre 2024, 19:57

Atzo arratsaldetik festan murgilduta dabiltza herriko eta inguruko skate zaleak. Bi eguneko egitarau oparoa antolatu dute eta atzotik hainbat ekitaldi izan dituzte. Gaur, egun osoko programazioa dute. BMX, scooter, skate eta lineako patinen ikastaroak izan zituzten atzo eta parrillada ere egin zuten Izarraitz skate parkearen ondoan. Zestoako Argizulo taldeko kideek eta Eira zein Takin ova lovak reggae doinuz ipini zituen.

Gaurko ekitaldien barruan, estreinakoz, Enduro martxa izango dute, 09:00etan hasita. Ehundik gora lagunek izango dute «Azpeitiko jaitsierak ezagutzeko» aukera. Proba hasi baino lehen, gaur bertan ere izan da izena emateko aukera, hori bai, parte hartzeko «gutxieneko teknika maila izatea» beharko dute txirrindulariek. Guztira, 30 kilometroko eta 1.100 desnibel positiboko bidea zuten aurretik, hiru jaitsierarekin.

Horrez gainera, egunean zehar, hainbat ekintza izango dituzte skate parkean. Besteak beste, Graffiti, slack line eta tye die tailerrak. Bazkaria egingo dute eguerdian, 14:30ean. Txartelak salgai daude DA tabernan, 10 eurotan. Arratsaldean,16:30 aldera, erakustaldia egingo dute skate parkean eta eguna borobiltzeko parrillada eta kontzertuak eskainiko dituzte. Aurten, Jipoituak, Hoben eta Zazen musika taldea igoko dira oholtzara. Hasieran Onlifly taldea aritzekoa zen arren, azken orduko aldaketak tarteko, Hoben taldea izango da bertan.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Festa nagusituko da Izarraitz skate parkean