Azpeitia
'Gabriel Arestirekin' lana taularatuko dute bihar, Soreasun, 19:00etan hasitaAzpeitia
'Gabriel Arestirekin' lana taularatuko dute bihar, Soreasun, 19:00etan hasitaE. A.
Azpeitia.
Jueves, 13 de febrero 2025, 20:13
Aspalditik ezagutzen dira Kandido Uranga eta Inazio Tolosa. Zumaiarrak, artistak, aktoreak eta musika zaleak. An-tzezpen-genero askotarikoak landu ditu Urangak, besteak beste, zinema, telebista eta antzerkia. Bikoizketa lanetan ere aditua eta aritua. Ahots ozen eta fisiko sendoa dituenez, izaera nabarmeneko, eta maiz gogorreko, pertsonaiak antzeztu izan ditu.
Publicidad
1979an hasi zen interpretazioaren munduan Luis Iturriren gidaritzapean, Leioako Unibertsitateko antzerki lantegian. 1980-1982 artean, Antzertin, Eusko Jaurlaritzaren Arte Dramatiko Eskolan, antzerki ikasketak burutu zituen. Orduz geroztik, an-tzerkian, zineman eta telebistan ari da lanean. Urangak egindako obren artean arrakasta handia izan dute 'Behiak' eta 'Amama' filmek, Goenkale telesaioak eta 'Heroiak' antzezlanak. Bilbo Zaharra Forumean aurrez Jon Miranderen poemak taularatu ditu.
Inazio Tolosak ere hainbat artista eta antzerki talderekin egin du lan, Maskarada, Txalo, Gorakada edo Theatre Du Rivage, besteak beste. Maskarada antzerki-taldearekin 'Gaztibeltzaren karabinak' obran parte hartu zuen. Antzerki irakaslea ere izan da, eta talde amateurrak zuzendu ditu. Kultura teknikaria ere izan da Zumaia eta Getarian, eta Zumaiako Musika Festibalaren zuzendaria izan da bost urtez.
Klarinetea, saxofoia eta tronpeta jotzen ditu, eta Jon Maia bertsolariarekin batera, 'Karidadeko Benta' taldearen sortzailea da, lau diska grabatuz (Karidadeko Benta, 2003, Amore amore, 2004, San Quirico, 2006 eta Lehengo munduaren azkena, 2008).
Bilbo Zaharra Forumean aurrez 'Putinen guardasola' taularatu du, Ramon Agirrerekin batera. Bi lagunek 'Gabriel Arestirekin' ikuskizuna taularatuko dute orain. Gabriel Aresti olerkari bilbotarraren 'Harri eta herri' liburuko 'Q' poeman eta Pedro Alberdiren 'Gabriel Aresti Eibarren' ipuinean oinarrituta dago obra. Zumaian egin zuten sormen prozesua eta azken ukituak eman ostean, azaroan estreinatu zuten lana jaioterrian, poema ikuskizun bihurtuz. Bilbon edo Eibarren ere egin diztute emanaldiak.
Publicidad
Bihar, 19:00etan hasita, Soreasun izango dira. Sarrerak kulturaz.eus atariaren bitartez eros daitezke.
Euskal Herriko Punk-rockaren erreferente haundienetako bi talde izango dira gaur Sanagustingo oholtza gainean. Unidad Alavesa eta Kaleko Urdangak taldeek kontzertua emango dute, gaueko 22:30ean hasita.
'Ekain pailazoa, arlote bat' ikus-kizuna eskainiko du Ekain pailazoak igandean, Soreasun, arra-tsaldeko 17:00etan hasita. Ekain pailazoa arlote bat da. Herrian denek barre egiten diote desberdina delako, gauzak beste modu batera egitea gustuko duelako. Umorez, malabarismoz eta jolasen bitartez kontatuko ditu bere bizipenak. Sarrera aurrez eskura daiteke kulturaz.eus atarian.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.