Azpeitia
'Ez gara jaitsiko!' ikuskizuna eskainiko dute bihar Porrotx eta Marimotots pailazoekSecciones
Servicios
Destacamos
Azpeitia
'Ez gara jaitsiko!' ikuskizuna eskainiko dute bihar Porrotx eta Marimotots pailazoekE. A.
AZPEITIA.
Viernes, 13 de septiembre 2024, 20:12
Gero eta gertuago dago Kilometroak 2024 jai erraldoia. Kilometroen festaren bueltan hainbat ekitaldi antolatu ditu Azpeitiko Ikastola Ikasberrik eta oraingoan familia osoarentzat emanaldia izango da. Izan ere, Porrotx eta Marimotots pailazo ezagunek ikuskizuna eskaniko dute bihar, igandean, Soreasu antzokian. Bi emanaldi izango dira: bata 16:00etan eta bestea 18:30ean. Sarrerak eskuragai daude oraindik Kulturaz.eus webgunean. Saioa Kulturazekin elkarlanean antolatu du Kilometroak 2024ko lantaldeak.
Ez gara jaitsiko! ikuskizunean Marimotots zuhaitz baten adaburura igoko da, han goitik Lurra hobeto ikusteko. Porrotxek atzetik jarraituko dio hari, eta zuhaitzez zuhaitz eta adarrez adar, espero gabeko lekuetara iritsiko dira.
Urriaren 6an izango da Gipuzkoako Ikastolen jaia. Urriko jai handiaren aurretik, ordea, herriko eta herriz kanpoko eragileekiko harremanaren emaitzaren fruitu gisa, Kultur Izpiak programa osatu da azken hilabeteetan. «Ekintza xumeagoak baina edukiz sakonagoak» izatea da azken helburua. Eguzkilorearen eta leloaren baitan, hiru ardatz landuko dira egitasmoaren baitan: euskara; kulturartekotasuna eta aniztasuna; eta herrigintza. Azken txanpan dira jada antolaketak.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.