Azpeitia

Gaur, ostiralez, zabalduko da Gabonetako ekintzetan izena emateko epea

E. A.

azpeitia.

Jueves, 28 de noviembre 2024, 19:31

Udaleko Gazteria Saila buru-belarri aritu da Gabonetako eskaintza prestatzen, eta aurten ere programa oparoa izango dela iragarri dute. Gainera, hainbat berrikuntza izango dira, nahiz eta horien inguruko xehetasunak aurrerago jakinaraziko dituzten.

Publicidad

Ekintza berezietan izena emateko emateko epea gaur bertan, azaroaren 29an, zabalduko da. Jarduerak abenduaren 23an, 26an eta 27an egingo dira, eta 5-18 urte bitarteko haur eta nerabeei zuzenduta daude. 5-12 urte bitartekoentzako eskaintzak, udaleku moduan ezagunak direnak, 15 euroko kostua izango dute. Nerabeentzako ekintzen kasuan, aldiz, jarduera bakoitzak bere kuota izango du.

Bestalde, Kirolaz Blai programa urtarrilaren 2an egingo da, goizez, eta bertan parte hartzeko informazioa ere laster emango dute.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad