Goyenetxeko kideak egin ditzuten apaingarriekin. DV
Azpeitia

Goyenetxeko kideek herriko erakusleihoak apainduko dituzte Gabonetan

Berrebiralitako materialekin egindako apaingarriak ikusgai izango dira eraikin publikoetan edo Bertan-eko dendetan

Jueves, 5 de diciembre 2024, 12:44

Gabonak gerturatzen ari diren heinean, ohi baino lan gehiago izaten dute Goyenetxe fundazioko kideek. Izan ere, urteak joan eta urteak etorri beraiek ipini ohi diote Gabon ukitutxoa herriko eraikinei eta erakusleihoei. Aurtengoan ere ez dute hutsik egin eta berrerabilitako materialekin apaingarriak egin dituzte.

Publicidad

Datozen asteetan ikusgai egongo dira herriko eraikin publikoetan, Bertan merkatari elkarteko saltokietan nahiz Goienetxerekin harremana duten hainbat elkarte eta eragileren egoitzetan.

Apaingarriak banatzen hasita daude jada eta horietako batzuk dagoeneko ikusgai ere badaude. Kafe kapsulak, soka eta kartoiak berrerabilita egin dituzte apaingarriak Goienetxeko kideek.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad