Azpeitia
Hainbat egitasmo antolatu ditu Sañu Bizirik taldeak irailaren amaierarakoSecciones
Servicios
Destacamos
Azpeitia
Hainbat egitasmo antolatu ditu Sañu Bizirik taldeak irailaren amaierarakoEli Aizpuru
azpeitia.
Miércoles, 18 de septiembre 2024, 20:08
Sañu Bizirik taldeak hainbat egitasmo antolatu du hil honen bukaerarako. Azpeitia, Errezil eta Zestoari eragingo dion zentral eolikoaren proiektuari jarritako alegazioei Jaurlaritzak eman beharreko erantzunaren zain jarraitzen du taldeak eta kideen esanetan «udan ez dira multinazionalak geldirik egon», alderantziz, «Statkraften proiektuak bere horretan jarraitzen du».
Proiektuari alegazioa aurkeztu arren, taldekideen esanetan Azpeitiko Udalaren eta EH Bilduren jarrerak «berdineko anbiguoa» izaten jarraitzen du. Plataformako kideen aburuz, ez da berdina «baldintza hauetan ezin da egin»adieraztea edo «proiektu hau gure herriko lurretan garatzea ez dugu onartuko» esatea. Ondorioz, «badute ordua herriko agintari politikoek, herritarrek kaleetan behin eta berriz adierazitakoa entzun eta aurkaritza erreala egiten hasteko», diote.
Duela bi urte, «alfonbra gorria» jarrita herrira sartu zuten Piaspe proiektua ez dagoela geldituta diote. «Statkraft dagoeneko hurrengo pausoei begira jarrita dago, alegazioei izkin nola egingo». Beraz, herritarrak a»antolatutz jarraitzeko» deia luzatzen dute.
Proiektuaren norabidea laster jakingo dela aurreratu dute eta bitartean lanean jarraitzeko asmoa azaldu ere. Hori dela eta, hainbat egitasmo antolatu dituzte hil honen amaierarako. Honela, irailaren 26an, hau da, datorren ostegunean, Errezil Bizirik taldearekin antolatuta, hitzaldia emango da Errezilgo Borondegin. 'Gure etxeak energia krisira nola egokitu,zer egin dezakegu?2 izenburupean, Iñaki Zulaika 'Poto' izango da hizlaria. 19:30ean hasiko da.
Ondoren, eta iraileko igandetan Zelatunen egin ohi den azken igandeko jaia aprobetxatuz, herrialde mailako kontzentrazioa antolatu dute. 13:00etan izango da.
Iraileko igandetan zehar informazioa eta material postua ere jarri dute Zelatunen, bertaratzen direnei Piaspe proiektuaren inguruko xehetasunak eta «ekar ditzakeen kalteez» ohartaraziz.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
La víctima del crimen de Viana recibió una veintena de puñaladas
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.