![Hamazazpigarrenez Ardo Eguna ospatuko da Azpeitian larunbatean](https://s2.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/2024/11/08/99618441--1200x840.jpg)
Azpeitia
Hamazazpigarrenez Ardo Eguna ospatuko da Azpeitian larunbateanSecciones
Servicios
Destacamos
Azpeitia
Hamazazpigarrenez Ardo Eguna ospatuko da Azpeitian larunbateanGaragardoa izan zen protagonista pasa den asteburuan eta honekin txerri ukondoa dastatzeko aukera izan zuen herritar hainbatek. Oraingoan, ardoa eta txorizoa izango dira nahieran. Izan ere, XVII. Ardo Eguna izango da larunbat honetan eta hamargarrenez Txorizo Egosi Lehiaketa ere egingo da. Hamahiru upategik hartuko dute parte ardo dastaketan eta aldiz, hemeretzi harategi ariko dira lehian txorizo egosi txapelketan.
Lau sor markatako ardoak izango dira plaza: Arabar Errioxako sor marka: Tobelos, Eguren Ugarte, Viña Real eta Ostatu. Errioxa sor marka: Zinio, Dominio de Berzal, Valcuerna, Lan, Salceda, Olarra eta Pierola. Besteak, Juve & Camps (Penedes) eta Inurrieta (Nafarroa) izango dira.
Ardoari laguntzeko, txori egosi pintxoak ez ezik, herriko gaztagileek ere jarriko dituzte postuak plazan. Txorizo egosi eta gazta pintxoak bi euroan salduko dira, kopa euro batean eta ardo dastaketarako txartelak binaka, parea hiru euroan eta lau ardo bost euroan.
Eguna girotzeko, mahatsez betetako aska bat ere jarriko dute, eta dantza suelto eskolako bikote batek zapalduko du mahatsa.
Beste behin, Gipuzkoa osotik etorriko dira harakinak Txorizo Egosi lehiaketan parte hartzera, Valentin Odriozola azpeitiarra tartean. Honakoa da zerrenda: Agirre-Etxe (Arrasate), Jose Maria Otegui (Eibar), Joxe Mari Barriola (Ibarra), Arrizabalaga Senideak (Mutriku), Kepa Loidi (Orio), Benito Deba (Ormaiztegi), Pako (Olazti), Arozena (Tolosa), Miren (Tolosa), I. Barriola (Tolosa), Oiarbide (Zegama), Otamendi (Arrasate), Arteaga (Donostia), Okela (Donostia), Muñagorri (Tolosa), Gesalaga (Zarautz), Bengoetxea (Donostia eta Biyona (Zarautz).
Ohi bezala, Misio taldeko eta Gaixo eta Elbarrien Aisialdi taldeko boluntarioak ariko dira txorizoa egosten eta banatzen, eta jasotako dirua taldearentzat izango da, garapen bidean diren herrialdeetako proiektuetara bideratzeko.
Azpeitiko Udalak antolatu du eguna, Dendartean, Odriozola Ardoak, Ederto Harakel eta Gipuzkoako Merkataritza Federazioaren laguntzarekin. 11:30ean hasiko da dastaketa, eta 14:30 aldera arte egongo dira postuak.
Ardo Dastaketa eguneko ekitaldiez gainera, bestelako ekitaldiak ere izango dira Azpeitian. Bustintzuriko errebaleko festetan, 16:30ean, sokamuturra izango da. Errebalean bakarrik ez, Artetxeneko aurrean ere ibiliko da zezena. Bestalde, asteburuan antzerkiaz gozatzeko parada ere izango dute herritarrek.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El pueblo de Castilla y León que se congela a 7,1 grados bajo cero
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.