Urgente Las 10 noticias clave de la jornada
Antolatzaileak eguneko ekitaldietan parte hartzera deitu dute.

Azpeitia

Hamazazpigarrenez Ardo Eguna ospatuko da Azpeitian larunbatean

13 upategik hartuko dute parte eta horrekin batera, X.Euskal Herriko Txorizo Egosi Lehiaketa ere izango da. Hemeretzi harategi ariko dira lehian

Eli Aizpuru

Azpeitia

Jueves, 7 de noviembre 2024, 19:43

Garagardoa izan zen protagonista pasa den asteburuan eta honekin txerri ukondoa dastatzeko aukera izan zuen herritar hainbatek. Oraingoan, ardoa eta txorizoa izango dira nahieran. Izan ere, XVII. Ardo Eguna izango da larunbat honetan eta hamargarrenez Txorizo Egosi Lehiaketa ere egingo da. Hamahiru upategik hartuko dute parte ardo dastaketan eta aldiz, hemeretzi harategi ariko dira lehian txorizo egosi txapelketan.

Publicidad

Lau sor markatako ardoak izango dira plaza: Arabar Errioxako sor marka: Tobelos, Eguren Ugarte, Viña Real eta Ostatu. Errioxa sor marka: Zinio, Dominio de Berzal, Valcuerna, Lan, Salceda, Olarra eta Pierola. Besteak, Juve & Camps (Penedes) eta Inurrieta (Nafarroa) izango dira.

Ardoari laguntzeko, txori egosi pintxoak ez ezik, herriko gaztagileek ere jarriko dituzte postuak plazan. Txorizo egosi eta gazta pintxoak bi euroan salduko dira, kopa euro batean eta ardo dastaketarako txartelak binaka, parea hiru euroan eta lau ardo bost euroan.

Eguna girotzeko, mahatsez betetako aska bat ere jarriko dute, eta dantza suelto eskolako bikote batek zapalduko du mahatsa.

Beste behin, Gipuzkoa osotik etorriko dira harakinak Txorizo Egosi lehiaketan parte hartzera, Valentin Odriozola azpeitiarra tartean. Honakoa da zerrenda: Agirre-Etxe (Arrasate), Jose Maria Otegui (Eibar), Joxe Mari Barriola (Ibarra), Arrizabalaga Senideak (Mutriku), Kepa Loidi (Orio), Benito Deba (Ormaiztegi), Pako (Olazti), Arozena (Tolosa), Miren (Tolosa), I. Barriola (Tolosa), Oiarbide (Zegama), Otamendi (Arrasate), Arteaga (Donostia), Okela (Donostia), Muñagorri (Tolosa), Gesalaga (Zarautz), Bengoetxea (Donostia eta Biyona (Zarautz).

Ohi bezala, Misio taldeko eta Gaixo eta Elbarrien Aisialdi taldeko boluntarioak ariko dira txorizoa egosten eta banatzen, eta jasotako dirua taldearentzat izango da, garapen bidean diren herrialdeetako proiektuetara bideratzeko.

Publicidad

Azpeitiko Udalak antolatu du eguna, Dendartean, Odriozola Ardoak, Ederto Harakel eta Gipuzkoako Merkataritza Federazioaren laguntzarekin. 11:30ean hasiko da dastaketa, eta 14:30 aldera arte egongo dira postuak.

Sokamuturra, arratsaldean

Ardo Dastaketa eguneko ekitaldiez gainera, bestelako ekitaldiak ere izango dira Azpeitian. Bustintzuriko errebaleko festetan, 16:30ean, sokamuturra izango da. Errebalean bakarrik ez, Artetxeneko aurrean ere ibiliko da zezena. Bestalde, asteburuan antzerkiaz gozatzeko parada ere izango dute herritarrek.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad