Borrar
Atzo iluntzean egindako agerraldian helduen nahiz haurren danborradetako taldeen protagonistek hartu zuten parte, udal arduradunekin. E.A.
Hasi da danbor hotsa Azpeitian eta ez du etenik izango aste osoan

Azpeitia | Sansebastianak

Hasi da danbor hotsa Azpeitian eta ez du etenik izango aste osoan

Aurtengo San Sebastian Egunaren inguruko egitaraua prest du dagoeneko udalak eta entsaioak ere gaur bertan hasiko dira. Hasi da egun handirako atzera kontaketa Azpeitiko haur nahiz helduentzat

Eli Aizpuru

Azpeitia

Lunes, 13 de enero 2025

Jada atzean laga dituzte azpeitiarrek Gabonetako kantak eta argiak. Hasi da danbor hotsa. Datorren igande gauean izango da lehen hitzordua eta astelehenean, San sebastian Egunean, herriko txikitxoak ere kalera aterako dira euren danbor eta atabalekin. Urtero egin ohi da jaien inguruko aurkezpena udaletxean eta atzokoan ere horretarako bildu ziren festa erraldoian parte hartuko duten talde eta protagonistak, helduak nahiz txikitxoak, udal arduradunekin.

31 taldek hartuko dute parte helduen danborradan eta 10 taldek, txikitxoenean. Iazko partaideei elkarte berri bat gehitu zaie aurtengoan. Izan ere, Perdillegi elkarteko kideak estreinakoz izango dira San Sebastian bezperako desfilean. Karta jokoetako ezpatadunaren jantzia aukeratu dute Jose Artetxe kaleko elkartekoek.

Estreinaldi honetan, gainera, bandera jaitsieran ere izango dira Perdillegikoak, Zezenzaleak, Barrenetxea Ilunpe, Inpernue eta lzarraitzpekoekin batera.

San Sebastian Egunean berriz, ohiko 10 taldeak izango dira haurren danborradan. Urtero legez, karroza ere protagonista izango da. Azpeitiko aintzinako lanbideak izango du gaitzat eta beste behin, Aitor Exposito azpeitiarrak egingo du.

Egitaraua

Olazko Andre Mariaren Plazatik abiatuko da 2025eko danborrada, igandean, 22:00etan. Gauerdian, talde guztiak plazan entzuteko aukera izango da.

San Sebastian Eguneko egitarauari dagokionez, goizeko 9etan abiatuko da berriro festa, Izarraitz txistulari taldearen eta Musika Eskolakoen goiz eresiarekin.

Goizeko 09:30ean prest izango dira Ardozaleak eta Gure Ametsa taldeko kideak, Musika Bandarekin batera eta Musika Eskolako Txilibiteroekin batera kalejiran ateratzeko. 10:15ean herriko agintariak zain izango dituzte udaletxe aurrean, Korporazioan parrokiaruntz abiatzeko. Ondoren, prozesioan aterako dira Alde Zaharrean zehar.10:45ean parrokian izango dira guztiak, eguneko momenturik esanguratsuenaz gozatzeko: San Sebastian Martxa joko dute eliza barruan, Meza Nagusia hasi baino lehen. Parrokiko, Asketako eta Julian Barrenetxeako abesbatzako kideak ariko dira kantuan.

Behin meza amaituta, 12:00etan, urteko lehen sokamuturra izango da plazan, Lopene ganadutegiaren eskutik.

12:30ean hasiko da egungo ekitaldi nagusia. Haurren danborrada Aranetik eta Artzubiatik abiatuko da, Goiko kalean behera. karrozak itxiko du desfilea.

Arratsaldean, berriro ere sokamuturraren tartea izango da, 16:30ean hasita. 17:30ean, berriz, diskopuntx jaialdia antolatu dute, Azoka plazan.

Gauean jarraituko du berriro danbor hotsak, 23:15ean, Bustinzuriko Errebaletik abiatuko dira banderaren jaitsieran parte hartuko duten taldeak, udal musika bandarekin. Gauerdian, plazan elkartu eta azkenekoz jojo dituzte festa honetan hain ezagunak diren piezak. Honenbestez agurtuko dute azpeitiarrek herriko egutegian gorriz margotutako urteko lehen festa handia.

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Hasi da danbor hotsa Azpeitian eta ez du etenik izango aste osoan