Azpeitia
Haurrentzako filosofia tailerrak antolatu ditu Azpeitiko Udalak martxora bitarteanSecciones
Servicios
Destacamos
Azpeitia
Haurrentzako filosofia tailerrak antolatu ditu Azpeitiko Udalak martxora bitarteanE. A.
azpeitia.
Martes, 1 de octubre 2024, 20:24
Azpeitiko Udalak, Jakinmin elkartearekin batera, haurrentzako filosofia tailerrak antolatuko ditu. Urrian hasi eta martxora arte, sei saio izango dira guztira. Hilean behin elkartuko dira partaideak, larunbatez, Basazabal jauregian. Jolasaren bidez, pentsatzeko eta hausnartzeko denbora hartzea da haur filosofia tailerren helburua.
Bi talde osatuko dituzte ikasleen adina kontuan izanda: LH 3 eta LH 4ko ikasleentzat taldea, batetik ; eta LH 5, LH 6 eta DBHkoentzat bestea,
Saioen egunak ere zehaztu dituzte. Honako egun hauetan izango dira saioak: urriak 19, azaroak 9, abenduak 14, urtarrilak 11, otsailak 8 eta martxoak 15. LH 3. eta 4. mailetako ikasleen saioak 16:00etatik 17:30era izango dira, eta LH 5. eta 6. mailetako eta DBHko ikasleena, berriz, 17:30etik 19:00etara.
Izena emateko inprimakia bete beharko da. Informazio gehiago Udaleko Hezkuntza Zerbitzuan edo 943 25 50 06 telefonoan.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.