Azpeitia

Haurrentzako filosofia tailerrak antolatu ditu Azpeitiko Udalak martxora bitartean

E. A.

azpeitia.

Martes, 1 de octubre 2024, 20:24

Azpeitiko Udalak, Jakinmin elkartearekin batera, haurrentzako filosofia tailerrak antolatuko ditu. Urrian hasi eta martxora arte, sei saio izango dira guztira. Hilean behin elkartuko dira partaideak, larunbatez, Basazabal jauregian. Jolasaren bidez, pentsatzeko eta hausnartzeko denbora hartzea da haur filosofia tailerren helburua.

Publicidad

Bi talde osatuko dituzte ikasleen adina kontuan izanda: LH 3 eta LH 4ko ikasleentzat taldea, batetik ; eta LH 5, LH 6 eta DBHkoentzat bestea,

Saioen egunak ere zehaztu dituzte. Honako egun hauetan izango dira saioak: urriak 19, azaroak 9, abenduak 14, urtarrilak 11, otsailak 8 eta martxoak 15. LH 3. eta 4. mailetako ikasleen saioak 16:00etatik 17:30era izango dira, eta LH 5. eta 6. mailetako eta DBHko ikasleena, berriz, 17:30etik 19:00etara.

Izena emateko inprimakia bete beharko da. Informazio gehiago Udaleko Hezkuntza Zerbitzuan edo 943 25 50 06 telefonoan.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad