Azpeitia
Helduentzako bost tailer jarriko dira martxan urritik aurreraSecciones
Servicios
Destacamos
Azpeitia
Helduentzako bost tailer jarriko dira martxan urritik aurreraEli Aizpuru
azpeitia.
Miércoles, 25 de septiembre 2024, 20:23
Urritik aurrera, udalaren laguntzarekin, helduentzako bost tailer jarriko dira martxan. Horietako lau Udalak Damaso Azkue auzoan duen lokalean eskainiko dira, eta beste bat Basazabal jauregian. Ikastaro horietan izena eman nahi dutenek edo informazio gehiago behar dutenek ikastaro bakoitzaren arduradunekin jarri behar dute harremanetan.
Honako hauek izango dira Damaso Azkueko lokalean eskainiko diren ikastaroak:
Marian Alberdik marrazki artistiko eta margolan tailerra eskainiko du. Saioak astelehenetan, ostegunetan eta ostiraletan izango dira, 10:00etatik 11:30era. Alberdiren ikastaroan parte hartu nahi dutenek 663 589 985 telefono zenbakira deitu behar dute.
Puntu ikastaroa Mari Angeles Ibaietak zuzenduko du, eta saioetan parte hartzen dutenek, besteak beste, gurutze puntua, puntua eta makinako brodatuak egiten ikasiko dute. Saioak astelehenetan eta ostegunetan izango dira, 15:15etik 17:15era eta 17:15etik 19:15eta bitartean. Ibaietarekin harremanetan jartzeko, 657 799 460 telefonora deitu behar da.
Lucia Sanchezekin, joskintza tailerrean, teknika ezberdinak landuko dituzte parte hartzaileek, eta saioak astearteetan izango dira. 10:00etatik 19:00etara eskainiko ditu saioak Sanchezek. Harekin harremanetan jartzeko, 608 574 658 telefono zenbakira deitu beharko da.
Iban Izagirrek irudigintza zuri-beltzean tailerra eskainiko du. Tailer horretan, oinarrizko teoria ikasteaz gain, lanketa praktikara emango dute. Oinarrizko teknikak jaso ondoren, teknika tradizional ezberdinak ezagutu eta horiekin ariketa praktikoak egingo dira. Irudigintzako tailerra astearteetan 18:30ean izango da. Informazio gehiago behar izanez gero, 695 731 119 zenbakira deitu beharko da.
Azkenik, Bazabalen honako ikastaro hau izango da: Saioa Garmendiak ongizate emozionaleko tailerrak gidatuko ditu. Saio egunak zehaztu gabe dauden arren, hilean behin izango dira, arratsaldez, Basazabal jauregian. Garmendiarekin harremanetan jartzeko, 655 701 203 telefonora deitu behar da.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
La víctima del crimen de Viana recibió una veintena de puñaladas
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.