E.A.

Azpeitia

'Hemen gaude' osasun mentalaren alde

Jueves, 10 de octubre 2024, 20:13

Osasun mentalaren Nazioarteko Eguna zen atzo. Hori dela eta, Azpeitiko Osamen errehabilitazio psiko-sozialeko zentrokoek Azpeitian ospatu dute aurten eguna 'Hemen gaude, ez zaude bakarrik' leloa hartuta. Buruko osasunaren garrantziaz ohartzeko herriko ikastetxeetako hainbat ikaslek ere egin zuten bat deialdiarekin. Kalejira egin zuten estreinako alde zaharreko kaleetatik eta ondoren, zentroko bi erabiltzailek, erabiltzaile baten senideak eta udaleko ordezkariak hartu zuten hitza, plazan. Beraien esperientzia kontatzeaz gain, gaixotasunarekiko «normaltasuna» eta «errespetua» aldarrikatu zituzten. Bazkari batekin borobildu zuten eguna.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad