
Azpeitia
«Herri zaintzailea» izatea nahi du AzpeitiakSecciones
Servicios
Destacamos
Azpeitia
«Herri zaintzailea» izatea nahi du AzpeitiakAdinekoen zaintza eredua eraldatzeko prozesua jarri du martxan Azpeitiak. Datuek diote hemendik denbora tarte laburrera lau azpeitiarretik batek 65 urte baino gehiago izango dituela eta Urola Erdiko hainbat herritan esaterako, jada pentsiodunak gehiago direla lanean ari diren pertsonak baino. Horretan arreta jarrita, zaintzaren eraldaketa bat aurreikusi dute herriko eragile publikoek nahiz zaintzaren inguruan lanean dihardutenek, familiek barne.
Funtsezkoa da pertsonek bere nahien arabera bizitzen jarraitzeko behar dituzten zerbitzu eta arreta guztiak «koordinatuta eta modu parte-hartzailean» ematea, azaldu zuten atzo prentsaurrean Nagore Alkorta alkateak eta Leire Goenaga Udaleko Gizarte Zerbitzuetako batzordeburuak.
Gizartea oro har «zaintzaren krisian» dago eta eredu eguneratu baten inguruan hausnartu dute Azpeitian, administrazio publikoaren eta herritarren artean lan eginez. Gauzak horrela «zaintzaren eraldaketa» bat ematea beharrezkotzat jo dute eta zaintza sarea osatu da. Zainketa behar duen pertsonaren hurbilekoak, osasun zerbitzuak, gizarte zerbitzuak eta zerbitzu komunitarioek, herritarrek oro har, osatuko lukete, ekimen publiko zein pribatuetatik datozenak. Sare horretan parte har-tzen duten guztien artean zain-tza ekosistema osatzea beharrezkoa da.
Lehen pausoa, Zaintza Mahaia eratzea izan da, prozesua abiarazteko. «Pertsona aldatuz doa eta gaur egungo egoera eta datozen urteetan izango diren beharretan» jarriko da arreta.
Hausnarketa prozesu bati ekingo dio Mahaiak, galdera hauen bueltan: Azpeitian adinekoak nola zaintzen dira? Zer indargune eta hutsune ditugu? Aurrera begira adinekoek zer behar izango dituzte? Aldi berean, Gizarte Zerbitzuek ere gaur egungo arreta ereduari buruzko lanketa bat egingo dute, Matia fundazioaren laguntzarekin.
Zaintza Mahaia Udaleko Parekidetasun eta Gizarte Zerbi-tzuen sailak; Osakidetza; Adinkide; Nagusilan; Baigera; San Martin egoitza; etxez etxeko lagun-tza, etxe tutelatuak eta eguneko zentroa kudeatzen dituen enpresako ordezkaria; etxez etxeko langile bat; botikari bat; eta gurasoak zaintzen ari den herritar batek osatzen dute. Hala ere, mahaia ez da itxia, eta ordezkari gehiago ere batu daitezke aurrerantzean. Hala, «zaintza jasotzen ari den pertsonaren bat « ere egotea aurreikusten da.
Beharrezkoa ikusi da sare horretan parte hartzen duten guztien artean herriko zaintza ekosistema bat sortzea. Lankidetza ereduan oinarrituko da. Ekosistema hori artikulatzeko sortu da zaintza mahaia.
Zaintza Mahaiak hartuko du beraz gidaritza prozesuan eta diagnostiko bat egingo du. «Herriko diagnosi kualitatibo bat egingo da aurrena , datu kuantitaboetatik abiatuta. Herritarrak zer per-tzepzio duten jakiteko».
Ekainera bitartean ahalik eta herritar gehienak parte hartzea da asmoa. Horretarako etxez etxegaldetegi bat banatuko da eta herritarrak gune desberdinetan ipiniko diren kaxatxoetan laga ahal izango dute inkesta. Online egiteko aukera ere izango da.
Ondoren, eragile desberdinekin eta zaintza inguruan lanean ari diren kolektibo desberdinekin, zuzeneko elkarrizketak egingo dira, naiz taldeka edo banaka.
Behin diagnostikoa eginda, emaitzak herritarei aurkeztuko zaizkie. Hurrengo sei edo zortzi hilabetetan, berriz, Zaintza Plan bat diseinatuko da. Inguruko esperientzia desberdinak ere herriratu nahi dituzte. Horretarako topaketa bat egingo da. Esperien-tzia horiek guztiak jaso eta eredutzat hartu ahal izateko. Zain-tza Plan bat eratzeko beharrezkoa izango da guztion konpromisoa, ez udalarena bakarrik. Horretako bat egin dute eragile askok. Lierni Gurrutxagak, esaterako, etxez etxeko zerbitzuan egiten du lan eta «erdi erdian gaude eta arazo handiak daude, beharrezkoa da horrelako zerbait egitea», dio.
Botikan egiten du lan, bestalde, Ester Aranburuk. «Jendeak beharrak dituela, galduta dabilela, ikusten dugu eta gure arazoa izaten da ez dakigula nora bideratu, edo nola jarri harremanetan lagun diezaiokeenarekin. Garrantzitsua iruditzen zait denon artean protokolo bat egitea, elkarri laguntzeko, eta jendeari laguntzeko. Herritar asko dago bakarrik», azaldu du.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Detenido un hombre al que se le cayó un revólver al suelo en la plaza de Coca
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.