Sanagustinen izandako kontzertuetako bat, jendez gainezka. KULTURAZ

Azpeitia

Herriari kultur eskaintza «orekatua, anitza eta oparoa» eman dio Kulturazek

Kooperatibarentzat sormen eta transmisio proiektuak «egonkortzeko urtea» izan da 2024a

Eli Aizpuru

Azpeitia

Martes, 21 de enero 2025, 20:05

Kulturaz kooperatibak iazko urteari dagozkion datuak kaleratu ditu eta hauen arabera, urteko balorazioa egin du. Kooperatibak kudeatzen dituen espazioetan kultur eskaintza «orekatua, anitza eta oparoa» eskaini dituela dio eta espazioetatik igaro eta ekitaldietan parte hartu dutenen kopuruak «gora» egin du. «Kultur komunitatea aberastu, sormen ... eta transmisio proiektuak egonkortu eta ekimen berriak martxan jartzeko urtea izan da. Hainbat bidelagunen bultzadari esker, urte ona izan dela esan daiteke», esan dute.

Publicidad

Datuetan

Guztira 198 ekitaldi kudeatu dira Sanagustin kulturgunean, Soreasu antzokian eta Dinamoa sormen gunean eta 45.412 ikus-entzulek hartu dute parte horietan. Ekitaldi kopurua eta ikus-entzule kopuru osoa zertxobait jaitsi egin dira 2023arekin alderatuz, baina ekitaldiko ikus-entzule media %3 igo da.

Horrez gain, sormena eta transmisioa lantzeko 20 proiektu dituzte martxan eta 22 sormen egonaldi burutu dira Dinamoa sormen guneko eta Soreasuko espazioetan. Guztira 8.897 erabiltzaile igaro dira, eta, horrela, orotara 54.309 erabiltzailera igo da Kulturaz kooperatibak kudeatzen dituen espazioetatik igaro eta ekitaldietan parte hartu dutenen kopurua.

Ekitaldiak antolatu diren espazioei erreparatuz gero, 103 izan dira Sanagustin kulturgunean egin direnak, 77 Soreasu antzokian ikusi ahal izan direnak, zazpi Dinamoa sormen gunean jendaurrera begira eskainitakoak, eta 11 ekitaldi kalea hartu dutenak.

Publicidad

Agertokira igo diren sortzaileetatik 184 Euskal Herrikoak izan dira, eta horietatik 96 herrikoak edo eskualdekoak. Ekitaldien %14,14 soilik izan dira euskara ez den beste hizkuntza batean. Dinamoa sormen gunean gauzatutako proiektuen %100a euskaraz izan da. Bertatik pasa diren erabiltzaileen %78 herritarrak edo eskualdekoak izan dira eta %22 Euskal Herriko beste herri edo hirietakoak.

Agertokira igo diren pertsonen %53 emakumezkoak izan dira, eta %47 gizonezkoak; diziplina ezberdinen artean desberdintasun handiak daude. Sormen eta transmisio ekimenetako erabiltzaileei dagokionez berriz %75etik gora emakumezkoak izan dira.

Publicidad

Diziplinen arteko oreka zaintzen ere saiatu dira: 69 izan dira soinuaren arloari lotutakoak, 49 gorputzaren inguruan antolatutakoak, 41 hitza ardatz izan dutenak, eta 39 irudia landu dutenak. Sormen eta transmisio proiektu eta ekimenetan hitzaren, gorputzaren eta irudiaren eremuetan launa proiektu gauzatu dituzte, eta soinuaren eremuan hiru. Eremu guztiak lantzen dituzten proiektuak, berriz, bost izan dira.

Beste urte batez, kultur eta gizarte eragileekin elkarlanean «indarrak batu» dituzte kulturazekoek. Guztira 30 kultur eta gizarte eragilerekin elkarlanean gauzatu dituzte ekimenak. Ekitaldien sustatzaileen datuei begira jarriz gero, Kulturaz kooperatibak kudeatzen dituen espazioetan 46 ekitaldi izan dira Kulturaz kooperatibak sustatu eta antolatutakoak, 77 herriko kultur komunitateak sustatuak, eta 75 bestelako eragileek programatutakoak. «Kooperatibak %75eko autofinantzazioa izatea lortu du beste urte batez», azaldu dute.

Publicidad

«Parte hartu, parte izan»

Urtean zehar izandako ekitaldi eta proiektuetatik haratago kultur komunitatea osotasunean antolatzeko asmoa du Kulturaz kooperatibak. «Parte hartu, parte izan» ekimena jarri du martxan eta kultur komunitateko kideekin batera komunitatea bera osotasunean, talde zein norbanako, antolatzeko pausoak ematen hasia da jada.

Amaitzeko, eskerrak emateko tartea ere hartu dute «urtean zehar gurekin bat egin duzuen guztioi, zuekin posible da bide hau», esanez eta gogorarazi dute «2025. urtea ere egitarau oparoarekin» datorrela.

Publicidad

Janus Lester+Nabasi

Larunbat honetan, esaterako, Sanagustinek Janus Lester eta Nabasiren kontzertuak hartuko ditu, gaueko 21:30ean hasita.

Jokin Pinatxo beratarrak, Azken Trena taldeko partaide izan zenak, musikan jarraitzeko grinarekin sortu zuen taldea da Janus Lester. 2024 atera zuen diska berria 'Lore' aurzketuko du Azpeitian. Nabasi talde zarauztarra izango dute alboan.

Sarrerak kulturaz.eus atarian eskura daitezke.

Zinea

Soreau antzokiak, berriz, zinema emanaldiak hartuko ditu asteburuan. Igandean, urtarrilaren 26an, haurrentzat emanaldia izango da estreinako, 16:30ean eta 'Alan giza antena' emango dute. Ondoren, 19;30ean, Crossing filma ikusteko aukera izango da. Astelehenean berriro eskainiko da filma, 21:00etan. Sarrerak aurrez har daitezke, kulturaz.eus atariaren bitartez.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad