Azpeitia
Herriguneko zuhaitzen inbentarioa egin du UdalakSecciones
Servicios
Destacamos
Azpeitia
Herriguneko zuhaitzen inbentarioa egin du UdalakAzken urteetan , haizeteen ondorioz-eta, ezkiren bat edo beste erori dela ikusita, mantenu lanak egin izan ditu Udalak. Baina, haratago joanez, eta gaiaren garrantziaz ohartuta, herriko zuhaitzen inbentarioa egitea pentsatu du. Hala, plangintza orokor bat egin da herrigune osoan Kimubateko lantaldearekin batera.
Zuhaitzak identifikatu dira, non dauden, zer espezietakoak diren, neurria, adina eta eremuak, esaterako, «ale bakoitza geolokalizatuz», zehaztu dute.
Diagnostikoa «bizirik» mantentzeko aukera emango duen aplikazio bat erabili da eta honek ahalbideratuko du herriko zuhaiztiak zer egoera duen jakitea; landaketak egiteko garaian irizpide egokiak edukitzea; egoera txarrean dauden zuhaitzak identifikatzea eta hauen jarraipena egitea eta landaketak egiterakoan, zer espazio eta eremu den aproposa zehaztea, esaterako. Izan ere, «arbolak ez dira elementu paisajistiko bat soilik. Funtzio asko betetzen dituzte. Gaur egungo kasko urbanoetan balioa harzen ari dira eta guk ere balioan jarri nahi ditugu. Horretarako aproposa da diagnostiko hau», esan du Joanes Amenabar Udaleko Ingurugiro batzordeburuak.
Urtebetean egindako ikerketaren berri eman dute Kimubateko Mitxel Igarataundik eta Iker Goikoetxeak.
Hamairu hektarea eta erdiko berdegunea kudeatzen du udalak eta horietan zuhaitzak dira elementu nagusiak. Orotara 3.480 zuhaitz erregistratu dira herrigunean. Horietatik 773 udal kudeaketatik kanpo daude, partikularrak edo Urola ibaian daudelako. 148 zuhaitz espezie desberdin identifikatu dira. Eremu desberdinak aztertu dira, horietan egin diren landaketak desberdindu eta aurrera begirako zuhaitzen inguruko plangintza bat izan dezan herriak, «epe luzeko estrategia bat izatea nahi da eta ez momentuko kudeaketa arduradunaren irizpideen baitan dagoen zerbait», dio Goikoetxeak.
Honen arabera, «herri pribilegiatua» da Azpeitia eta «espazio asko dago zenbait eremutan zuhaitzak ondo garatzeko».
Gaur egun Azpeitian zuhaizti berriak daude gehienbat eta zaharragoak dira Loiolan edo hiribidean daudenak. Egoera txarrean dauden zuhaitzak «ez dira asko», azaldu du koordinatzaile lanak egin dituen Igarataundik. Orain arte egindako lanketa, «Loiolako hiribidean dauden ezkiak piskanaka bota eta zuhaztia berritzea» izan da baina zuhaitz bat ondo aukeratzen bada, «landatu ostean ez da kimatu beharrik», hori da helburua, dio.
Auzo berrietan egindako lana nabarmendu dute adituek. Azken hamarkadetan «aukeraketa kons-zientea» egin dela gaineratuz, Honenbestez, etorkizunerako erreminta bat da inbentarioa. Izan ere, zuhaitzen inguruko irizpideak markatuta egotea «abantaila» da eta etorkizuneko zuhaiztien «osasuna bermatzeko« lehen pausoa da honakoa.
Inbentarioak ez ditu zehaztu Urola ibaian dauden zuhaitzak ez eta esku pribatuetan daudenak. Valentzian izandago uholdeen harira, herritarrak ibaiaren egoeraz kezkatuta daudenaren jakitun, beste plangintza bat ere aurreratu du Amenabarrek. «Zuhaitzez beteta dago ibaia. Badira kanalizazioa eskatzen dutenak eta oztopoak egotea ona dela diotenak, bestela gehiegizko indarra hartzen dutelako urek. Zuhaitz handiak badira, ordea, uholdeak izanez gero, zubietan dago arriskua. Oreka bilatu behar da . Segurtasuna eta ikuspuntu ekologikoaren arteko oreka eta horren inguruko azterketa bat egingo da», aurreratu du. «Urtea amaitzerako», bestalde, herritarren emergentzia plan bat egingo dela ere esan du udal arduradunak, katastrofeen aurrean nola jokatu jakiteko.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.