Azpeitia
Herriko LGTBI+ kolektiboaren topaketa irekia egingo da urriaren 3anSecciones
Servicios
Destacamos
Azpeitia
Herriko LGTBI+ kolektiboaren topaketa irekia egingo da urriaren 3anE.A.
AZPEITIA.
Sábado, 28 de septiembre 2024, 19:45
Azpeitiko Udalak ekainean aurkeztu zuen herriko LGTBI+ errealitateen erradiografia biltzen duen lana, 'Oihu bat isiltasunean'. LGTBI+ kolektiboaren inguruko diagnosia egin zen eta bertan parte hartu zutenen artean errepikatu zen ideietako bat honakoa zen: kolektiboko jendeak ez duela elkar ezagutzen, herrian ez dela egon harreman-tzeko, elkarrren beharrak ezagutzeko edo saretzeko topagunerik. LGTBI+ diagnosiarekin batera, aurrera begirako ekintza plan bat ere osatu zen, eta plan horretan jaso zen LGTBI+ pertsonak elkartzeko eta saretzeko programazioa antolatzeko premia zegoela Azpeitian.
Hala, urriaren 3rako antolatu dute LGTBI+ topaketa irekia. Emakumeen Txokoan izango da, 18:30ean, eta nahi duen oro dago gonbidatuta. Izena eman beharrik ez da egongo.
Udalak Eihera kooperatibaren bidez osatu du LGTBI+ errealitateen diagnosia, eta kooperatiba horretako Kattalin Minerrek dinamizatuko du saioa.
'Oihu bat isiltasunean' liburuxka osatzeko prozesua hiru fasetan banatu zen. Lehen fasean, LGTBI+ kolektiboko pertsonen errealitateak jaso zituzten; bigarren fasean, herriko eragileekin bildu ziren; eta hirugarren fasean, Azpeitiko Udalarekin. Guztira, hemeretzi norbanako elkarrizketatu zituzten, adinaren arabera banatuta eta anonimotasunean. Ondorio batzuek aipatzekotan ,'Tradizioa' aipatu zuten orduan. Ohiturekin eta pertenentziarekin zerikusi zuzena duela nabarmendu zuten, eta pisu berezia duela LGTBI+ kolektiboko pertsonengan, tradizio hori hautsiz gero, «zigorra» izaten delako.
Isolamenduaren kontzeptua ere behin baino gehiagotan identifikatu zuten. Elkarrizketatuek aipatu zuten, besteak beste, Azpeitia isolatuta dagoela, gauza batzuetarako iragazkortasun gutxi dagoela; hau da, «itxita» dagoela herria.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
La víctima del crimen de Viana recibió una veintena de puñaladas
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.