Azpeitia
Jueves, 12 de diciembre 2024, 14:51
Olentzeroren etorrera, lagun ezkutua, Errege Eguna... GabonaK orokorrean, opariak egiteko urte sasoi aproposa dira. Hori kontuan hartuta Artiekin artisauen elkarteak, herriko sortzaileen azoka antolatu du larunbat honetarako, abenduak 14, Azoka Plazan. Askotariko produktuak aurkitu ahal izango dira bertan: haur eta helduen moda, elikadura, likoreak, liburuak, osagarriak, zeramika, serigrafia, dekorazioa, danborrak eta bitxigintza lanak, besteak beste.
Publicidad
Goizez eta arratsaldez izango da zabalik azoka: goizean, 10:00etatik 15:00etara bisitatu ahalko da, eta arratsaldean, 16:30etik 20:00etara.
Honako sortzaile hauek jarriko dituzte postuak Azoka Plazan: Analuna, Kiribil zeramika, Espiral tailerra, Olatz Aguado, Izaro Orbegozo, Keizpe, Amaia Etxeberria, A L B, Magnoli&, Arruti danborrak, Erraldoiak liburua, Ametsen Txokoa, Amuki, Miara, Endredamakina, Oihele eta Marabina.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.