Urgente Las 10 noticias clave de la jornada

Herritarrentzat espazio «seguru, funtzional, eta erabilgarriak» lortzeko hausnarketa komunetaraino iritsi da

Sanagustin kulturguneko komunak berritzeko Parekidetasun eta Hirigintza Sailek, Kulturazek, Emakumeen Txokoak, Eihera kooperatibak, Marea Urdinak eta Oncek izan beharreko diseinuaren gaineko hausnarketa egin dute

Viernes, 20 de diciembre 2024, 14:08

Sanagustin kulturguneko komunak berritu beharrean zeudela eta, hausnarketa egiteko aprobetxatu dute Udalak eta hainbat eragilek. Honela, Parekidetasun eta Hirigintza Sailek, Kulturazek, Emakumeen Txokoak, Eihera kooperatibak, Marea Urdinak eta Oncek komunek izan beharreko diseinuaren gaineko hausnarketa egin dute eta herritar guztientzat espazio «seguru, funtzional, erabilgarri eta erosoa lortzeko» saiakera egin dute. «Aldaketa txikiak izanagatik, komun publikoen erabileraren inguruko hausnarketa egiteko balio izan du egitasmoak, nola eta nondik pentsatzen ditugun, norentzako pixalekuak diseinatzen ditugun, behar bereziak dituzten herritarrek zein zailtasun dituzten, ea.» adierazi dute udaletik.

Publicidad

Honela, gogoetaren ostean, honakoak izan dira egindako aldaketak Sanagustin kulturguneko komunetan:

Komun bakar bat egin da «espazioa aprobetxatzeko, irisgarritasuna bermatzen duen komun egokitua egiteko eta herritar ororentzako sarbidea errazteko».

Genero desorekak, arriskuak, segurtasun falta sentsazioak, deserosotasunak eta abar lantzeko tartea hartu da, eta bost komun itxi egitea erabaki da (horietako bitan bi pixaleku jarri dira, bata eserita eta bestea zutik egitekoa).

Bestalde, komunetako bat behar bereziak dituztenentzako egokitu da. «Ateak eta espazioak guztiz itxiak izango dira, erabiltzaileen intimitatea babesteko».

Komun guztietan jarri dira iturriak higiene eta osasun beharrak asetzeko, eta, bereziki, «gero eta ohikoagoak diren hileroko kopen erabilera errazteko».

Herritar ororentzat irisgarriak izateko, komun bakoitzaren barruan dagoenari buruzko informazioa piktogramen bidez eta brailez adierazi da. Irakurtzeko tamaina egokian egotea ere bermatu da, baita kontraste egokiak izatea ere, batez ere, ikusmen urritasuna duten herritarrengan pentsatuta.

Publicidad

Azkenik, umeen aldaleku bat ere jarri da komunen kanpoaldean.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad