Azpeitia
Hunkituta jaso du Txalo Saria Pedro Otaegi aktore azpeitiarrakSecciones
Servicios
Destacamos
Azpeitia
Hunkituta jaso du Txalo Saria Pedro Otaegi aktore azpeitiarrak'Eskerrik asko. Eskerrik asko denagatik. Eskerrik asko etorri zareten guztioi. Eskerrik asko!» Erabat hunkituta, ez zuen beste hitzirik Pedro Otaegi aktore azpeitiarrak Aitor Larrañaga kultura zinegotziaren eskutik Txalo saria jaso zuenean.
Sanagustin kulturgunea jendez gainezka zela, txalo zaparrada eskaini zieten lagun eta gertukoek Otaegiri. Bera izan da aurtengo Euskal Antzerki Topaketetako omendua «antzerkiari eman diozun guztiagatik, antzerki amateurrean lanean fin aritzeagatik, hasi berriak beti eskuzabal hartuz eta zure lanerako jarrera eta arte infinitoa txalogarriak direlako». Hala zuzendu zitzaion protagonistari Alaitz Olaizola aktorea, gidoilaria eta laguna.
Olaizolak berak aurreratu bezala, 1982an hasi zen Otaegi aktore lanetan Antxieta antzerki taldea sortuta. «Zuek ikusita hartu nion nik 'kariñoa' teatroari eta sinetsita Azpeitian ere antzerkia egitea posible zela», esan zuen.
«Lagunen laguna» bezala definitu zuen aktorea Olaizolak. «Hasiberriei nagusiki laguntzen zenigun. Umorerik ez zitzaizun falta, sekulako lana egiten zenuen. Danonan lana egin, etxekoenak amaitu eta Urrestillara, entseguetara, astean bi edo hiru aldiz, eta gidoiak ondo baino hobeto ikasita».
Obra ugaritan lan egindako gizona, antzezlan askotan aritu izan da taula gainean. Telebistako Goenkale telesail ezagunean are eta ezagunagoa egin zen eta berak askotan esan bezala 'Eusebio' deitzen diote oraindik ere sarritan, bere pertsonaiarekin gogoratuz.
Beraz, «poz bikoitza» aipatu zuen Olaizolak: «Aktore bikain bati merezitako omenaldia egiten zaiolako eta batez ere, pertsona on bati. Hori zu zara».
Txalo Sariaren ekitaldia, nola ez, antzerkiarekin borobildu zen. Izan ere, hasi berri diren 42. Topaketa hauetan '150' lana antzeztu zuten Kokoxa antzerki taldekoek. Ostegunean jarraituko du programazioak 'Eukalyptus' lanarekin, Dinamoa Sormen Gunean (19:00).
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.