Secciones
Servicios
Destacamos
Kilometroak 2024 festa erraldoiaren inguruko egitaraua aurrera doa eta oraingoan beste ekitaldi bat antolatu du Azpeitiko Ikastolak «euskara, kulturartekotasuna-aniztasuna eta herrigintza» ardatz hartuta. Honela, Aurtengo ikastolen festak antolatuko dituzten ikastoletako ikasle gazteak bilduko dira bihar, ostirala, Azpeitian, eta elkarrekin igaroko dute egun osoa.
Azpeitiko ... Ikastola Ikasberriko DBH4ko eta Batxilergoko lehen eta bigarren mailako ikasleek gonbidatuta, Oiongo San Bizente Ikastolatik (Araba), Getxoko San Nikolas Ikastolatik (Bizkaia), Zangozako Ikastolatik (Nafarroa) eta Baionako Bernat Etxepare Lizeotik etorritako 200 ikasle inguruk parte hartuko dute Ikasle Topaketetan. Kilometroen antolaketa taldeak, UEMArekin eta Zaparraie euskara taldearekin elkarlanean antolatu du egitaraua.
Apirilak 19. ostirala
10 00-10:45. Harrera.
11 00. Euskaren egoera gaur hitzaldia, Iñaki Iurrebasorekin, UEMArekin elkarlanean antolatuta, Sanagustin Kulturgunean. Elkar ezagutza eta euskara trukea, talde dinamika. Mihiluze lehiaketa, Zaparraie euskara taldearekin elkarlanean.
14 00. Bazkaria eta bingo musikatua, Azoka Plazan.
«Euskara eta euskal kultura oinarri hartuta jardungo dugu, euskaraz bizi garen herri bat garela erakutsiz. Horretarako, elkarlanean eta herrigintzan ariko gara. Ikasle Topaketak Euskal Herriko hainbat tokitako gazteak elkar ezagutzeko, euskaraz aritzeko eta elkarren esperientziak elkartrukatzeko antolatu ditugu. Ikastolako ikasleak izan dira egitaraua antolatu dutenak, UEMArekin eta Zaparraie euskara taldekoekin elkarlanean», azaldu du GorkaArtola Kilometroak 2024ren koordinatzaileak.
¿Ya eres suscriptor/a? Inicia sesión
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.