Azpeitia
Iker Egigurenek Etorkizuneko Olazar pilota txapelketako finala jokatuko duAzpeitia
Iker Egigurenek Etorkizuneko Olazar pilota txapelketako finala jokatuko duEli Aizpuru
azpeitia.
Viernes, 27 de diciembre 2024, 19:10
Iker Egiguren pilotari azpeitiarrak afizionatuen mailako final garrantzitsua jokatuko du urtea amaitzerako. Asteartean, hilaren 31n, XXXVII. Etorkizuneko Olazar pilota txapelketako finalista da azpeitiar pilotari gaztea. Unax Landa oiartzuarrarekin batera osatuko du bikotea eta Fernandez eta Lasa errioxarrak izango dituzte aurrez aurre.
Publicidad
Jaialdia arratsaldeko 16:00etan hasiko da eta hiru partida izango dira guztira. Lehen lehian, neskak izango dira protagonista. Zabaleta leitzarrak Salsamendiren (Huarte) aurka jokatuko du, lau eta erdian.
Bigarren partidan, Rekalde bizkaitarra Etxeberria oiartzuarraren aurka neurtuko da eta hirugarren eta azken partidan jokatuko du Egigurenek. Unax Landa oiartzuarra izango du bikote Fernandez eta Loza errioxarren aurka jokatuko dute.
Zaletuek Youtuben finalak ikusteko aukera izango dute eta zuzenean ikusterik ez duenaren-tzat, ETB4 katean ikusi ahal izango da jaialdia, urtarrilaren 1ean.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.