![«Ilusioz beteta eta amets berriekin gatoz Musika Eskolaren etxe berrira»](https://s1.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/2024/09/20/98130297--1200x840.jpg)
Azpeitia
«Ilusioz beteta eta amets berriekin gatoz Musika Eskolaren etxe berrira»Secciones
Servicios
Destacamos
Azpeitia
«Ilusioz beteta eta amets berriekin gatoz Musika Eskolaren etxe berrira»Perdillegin zaharren egoitza egiteko proiektua azaleratu zenetik aldaketaren zain izan dira Juan Antxieta musika eskolako kideak. Soreasuko eraikinean, Dinamoaren ondoan izango dira aurrerantzean. Asteazken arratsaldean inauguratu zuten egoitza berria. Nola ez, ez zen musik falta izan. Txalapartari biolinak jarraitu zion eta ohorezko aurreskuaren ondoren, eraikina ikusi zuten. Nagore Alkorta alkateak Mari Jose Bikendi Musika Eskolako zuzendariak eta Aitor Larrañaga zinegotziak hartu zuten parte eta hauekin batera hainbat ikasle eta gurasok.
Alkortaren esanetan, eremu «naturalean» kokatu da Musika Eskola, «Argi» zuten hor izan behar zuela, esan zuen, «kultur mugimendua dagoen tokian». «Horrek esan nahi du Azpeitiak kultur dinamika sendoa duela», azaldu zuen.
Bikendik Musika Eskolaren 40 urteak ekarri zituen gogora, «txoko desberdinetan egon gara», esan zuen, baina «etxe berrira ilusioz beteta eta amets berriekin gatoz, nahi duen orok musika aukeran izan dezan», gaineratuz, «Musikaren magian» sinesten duten guztiak eskertu zituen.
Egoitza berria bisitatu zuten ondoren. Bulegoak, eta biltegiak ez ezik, instrumentu bakoitzeko ikasleentzat gela ugari izango dituzte aurrerantzean. Horrez gainera, areto nagusia ere izango dute eskolako audizioetarako edo entseguetarako.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.