Azpeitia

Ingeniari teknikoa eta digitalizaziorako administraria behar ditu udalak

E.A.

AZPEITIA.

Sábado, 9 de noviembre 2024, 19:11

Ingeniari teknikoa eta digitalizaziorako administraria behar ditu udalak . Titulazioez gainera, 3. hizkuntza eskakizuna izatea beharrezkoa da.

Publicidad

Jarduera-lizentziei eta obra-lizentziei buruzko txosten teknikoak eta ikuskapenak egiteko eta udal-azpiegiturak eta -instalazioak kudeatzeko erantzukizuna izango du ingeniariak. Honako zereginak izango ditu: jardueretarako lizentzien eskaerei buruzko informazio teknikoa ematea; ikuskapen bisitak egitea lizentziak eman aurretik; lizentzien eskaerei buruzko txosten teknikoak egitea; argiztapen publikoa diseinatzea, gainbegiratzea eta mantentzea... Lanbidek hautatutako izangaien artean egingo da aukeraketa. Gehienez hiru urteko iraupena izango du kontratuak.

Digitalizaziorako teknikaria ere kontratatuko du , sei hilabeterako, Lanbideren bidez. Besteak beste, Kontuan hartuko da webguneen diseinuan, komunikazioan edo hornitzaileen kudeaketan prestakuntza edo esperientzia izatea. Lanpostuan izena emateko epea azaroaren 13an amaituko da.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad