Borrar
E.A.
Jaietan murgildutako asteburua, Matxinbentan

Azpeitia

Jaietan murgildutako asteburua, Matxinbentan

Lunes, 3 de febrero 2025, 20:23

Santa Ageda jaiak ospatu dituzte Matxinbentan asteburuan. Ostiralean hasi ziren egitarauarekin auzotarrak eta mus txapelketa jendetsua izan zuten. Guztira, 38 bikotek hartu zuten parte, eta Josemi Guillaume eta Ignacio Torres beasaindarrak irabazi zuten. Larunbatean, haurrentzat ekitaldiak nagusitu ziren. Ume jolasak eta magia ikuskizuna izan zituzten gaztexoek eta txokolatadaz ere gozatu zuten Jago Magoarekin izandako saioaren ostean. Gauean, berriz, bertso afaria egin zuten Beheko Tabernan. Jexux Mari Irazu eta Unai Izagirre aritu ziren bertsotan, eta Garixe-Maltzeta bikoteak alaitu zuen gaua, trikiti doinuekin.

Igandean, kirolen tartea izan zen. Aurrena, Beasaingo eta Azpeitiko pilota elkarteetako kideak elkarren aurka jokatu zuten pilotan. Ondoren, herri kirolen tartea izan zen eta jende ugari gerturatu zen.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Jaietan murgildutako asteburua, Matxinbentan