Iker Egiguren, finalerdiko partidan, Zumaiako Aitzurin. JAVIER CARBALLO

Azpeitia

Jokin Artetxe eta Iker Egiguren Dinastia Etxabeko finalak jokatzeko sailkatu dira

Datorren ostegunean Aitzuri pilotalekuan izango den jaialdian jokatuko dute gazte-jubenil eta 23 urtez azpiko mailan

Sara Utrera

Azpeitia

Viernes, 23 de agosto 2024, 19:42

Jokin Artetxe eta Iker Egiguren Ilunpeko pilotariak Zumaiako Dinastia Etxabe txapelketako finalak jokatzeko sailkatu dira.

Publicidad

Jokin Artetxe Oier Ibaluzearekin (Lapke) bikotea osatzen ari da gazte-jubenil mailan, eta ostegunean jokatutako finalerdian 22-16 irabazi zuten Joanes Cestau (Behar Zana) eta Hodei Castro (Tolosa) bikotearen aurka.

Iker Egiguren, berriz, 23 urtez azpiko mailan ari da jokatzen Julen Sotilekin (Larraun), eta 22-19 irabazi zuten Mikel Aranbarriren (Azkoitia) eta Aingeru Bernaolaren aurka, finalerdi oso lehiatu batean.

Ilunpeko pilotariek Dinastia Etxabeko 52. edizioko finalak jokatuko dituzte, abuztuaren 29an, 21:00etatik aurrera, Zumaiako Aitzurin: gazte-jubenil mailan, Olaizola-Leonet eta Ibarluzea-Artetxe; eta 23 urtez azpikoen mailan, Egiguren-Sotil eta Lizeaga-Azpiroz.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad