Azpeitia
Jon Arruti: «Danborrak egiten eta konpontzen lan asko izan du azkenaldian aitak»Azpeitia
Jon Arruti: «Danborrak egiten eta konpontzen lan asko izan du azkenaldian aitak»E. A.
azpeitia.
Sábado, 18 de enero 2025, 20:53
Jose Anjel Arruti 'Oriyo'ren semea da Jon. Txiki-txikitatik, aitona Julianen eta aitaren jarduna gertutik ezagutu du eta danbor egile handi hauek erakutsitakoak bereganatu ditu. Duela pare bat urtetik aitari laguntzen dio, «artisau azokan-eta erakutsi izan ditut danborrak», baina betidanik aritu da hauen alboan, esku bat botzaten. «Aitona 1980an hasi zen danborrekin, ni 87an jaio nintzen, beraz, beti ikusi izan dut etxean danborrekin lanean. Elizkalean aritzen zen. Aitak Azkoitian jarraitzen du danborrak konpontzen eta egiten».
Publicidad
Behin sansebastianak pasatakoan, Azpeitian jarraituko dutela aurreratu du Jonek. «Lokal bat egokituko dugu Arana-Goikoan». Beraz, danborrekin jarraitzeko asmoa dute Arruti aita-semeek.
Lanbidez ingeniari elektronikoa da Jon eta «ez du zerikusirik egurrarekin eta halakoekin baina...». Afizioa da hau. «Hobby bat izanda ere, lan asko ematen du, batik bat, talde osoarentzat danborrak egin behar direnean». Aurtengo talde berriaren danborrak 'Oriyo'-k egin ditu eta «lan asko izan du azkenaldian aitak», dio semeak.
Danborradan aterako diren ehunka danborretatik asko eta asko, gehienak ez esatearren, 'Oriyo'-ren eskuetatik pasa dira. «Aitak esan izan du aitonak egindakoak direla Itsasiko, Barratsuko eta talde gehiago ere. Berak berriz, Basazabal, Oilagorra, Loiolatxo, Ziripot, Loiolabide-Zahar eta azkenak Perdillegikoak egin ditu, besteak beste».
«Kalidadeari» erreparatzen diote eta kalitatezko zerbitzua ziurtatuta dago aurrerantzean ere Azpeitian.
Danborrak zaintzeko aholku bat ematekotan berriz, honakoa dio Arrutik : «Batik bat larrua bustiz gero, ondo lehortu arte ez gorde danborrik».
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
El Diario Montañés
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.