Borrar

Azpeitia

Joxe Apalantza errezildarrak 1992an Xoxotera jarritako marka ondu nahi dute, taldeka

Zapatu arratsaldean jokatuko dute erronka Azpeitiko lau kirolarik eta Azkoitiko beste lauk, elkarren aurka

Eli Aizpuru

AZPEITIA.

Miércoles, 9 de octubre 2024, 20:23

Kirol arloko festa izango da zapatuan Azpeitian. Euskadi Irratiako Hiru Erregeen Mahaia saioak bultzatuta, duela 32 urte, 1992an, Joxe Apalantza errezildarrak Azpeititik Xoxotera egindako marka jaisten saiatuko dira. Lau laguneko –bi neska eta bi mutil– bi taldetan banatuta –azpeitiarrak eta azkoitiarrak–, erreleboak emanez egingo dute ibilbidea. Hiru minutuko tartearekin hasita (beraiek erabakiko dute ordena). Hori bai, plazan hasita, lehen erreleboa Urretan emango zaio bigarrenari. Hirugarrena Xoxoten izango da eta laugarrena berriro ere Urretan.

Apalantzak 45:09 minutuan egin zuen ibilbidea (orduan, Aranatik, Urtzi paretik, Xoxotera igo eta jaitsi zen). «30minutu eta 12 segundoan igo zen eta 14:57an jaitsi», dio Txetxu Urbieta kazetari azpeitiarrak eta erronkaren antolatzaileak. Beraz, «zaila da baina pike polita sortu da».

Azpeitiko taldean Naroa Uria, Eneritz Aramendi, Ibai Angulo eta Peo Ziarzolo izango dira; eta Azkoitiko taldean, Elene Aldalur, Ainhoa Sanz, Aner Gezalaga eta Iñaki Azkoitia. 16:25ean emango zaio hasiera probari.

Horrez gainera, arratsaldean zehar –eguraldi ona bada, plazan, eta bestela, Frontoi txikian– beste hainbat proba ere izango dira. Hala nola, harrijasotzaileak, aizkolariak... Nuarbeko sokatiralariak ere bertan izango dira. «Munduan hainbeste txapeldun duen beste herririk bada, azaldu dadila», dio Urbietak. Horrez gainera, tertulia olinpikoa ere egingo da Ainhoa Murua, Maialen Chaurreau, Maider Unda eta Usoa Ostolaza kirolariekin, besteak beste.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Joxe Apalantza errezildarrak 1992an Xoxotera jarritako marka ondu nahi dute, taldeka