Azpeitia

Joxe Takolo bekarako proiektuak hilaren 31ra arte aurkeztu ahal izango dira

E. A.

Azpeitia.

Martes, 11 de marzo 2025, 20:05

Udalak eta Euskal Mendizale Federazioak Joxe Takolo Beka banatuko dute aurten ere 2000. urtean hil zen Joxe Urbieta Takolo mendizale azpeitiarraren omenez. Goi mendizaletasuna, abentura, zientzia, esplorazioa eta dibulgazioa sustatzea da laguntzaren helburua eta proiektu irabazleak 4.000 euro jasoko ditu. 2025eko deialdiaren oinarriak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu dira jada eta martxoaren 31ra arte izango da aukera proiek-tuak aurkezteko .

Publicidad

Beka esleitzeko batzorde tekniko bat osatuko da, eta proiektuaren «originaltasuna, zailtasuna, partaide euskaldunen kopurua, partaideen parekotasuna, mendi federazioetan lizentziak izatea, aurrekontua, proiektuaren iraupena eta proiektua gauzatuko den lekua» hartuko dituzte kontuan balorazioa egiterakoan. Erabakiaren berri hiru hilabeteko epean emango dute.

Eskaerak bi modutan egin daitezke: Azpeitiko Udal Erregistroan aurrez aurre edo Udalaren Egoitza Elektronikoaren bidez. Aurkeztu beharreko dokumentazioa udalaren webgunean eskura daiteke.

Iaz Ainhoa Caporossiren 'Kamineros Boulder' eta Joseba Iztueta, Ibon Mendia eta Unai Cobosen 'Izenik gabeko dorrea' proiektuek jaso zuten beka.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad