Borrar

Azpeitia

Jubilatuen Nazioarteko Eguna ospatuko dute Baigerako jubilatuek astelehenean, hilaren 30ean

E.A.

AZPEITIA.

Viernes, 27 de septiembre 2024, 20:27

Astelehenero ohi bezala, aldarrikapenerako izango da datorrena Azpeitiko jubilatuentzat eta pentsiodunentzat baina festa giroan egingo dute. Izan ere, Baigerak Jubilatuen eta Pentsiodunen Nazioarteko Eguna ospatuko du.

Bi hitzordu prestatu dituzte egun horretarako, herriko jubilatu eta pentsiodun guztiei zuzenduta: 13:00etan, pentsio, zaintza eta osasun zerbitzu publiko eta duinen aldeko asteleheneroko elkarretaratzea egingo dute Azoka Plazaren atarian; eta 14:00etan, Azoka Plazan bertan, bazkaria egingo dute, segidan erromeriarekin jarraitzeko.

Urriaren 1a izan ohi da Jubilatuen eta Pentsiodunen Eguna baina asteartea izanda –azoka eguna denez–, eta Azoka Plaza ezin zutenez erabili, egun bat aurreratzeko hautua egin dute herriko jubilatuek.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Jubilatuen Nazioarteko Eguna ospatuko dute Baigerako jubilatuek astelehenean, hilaren 30ean