Azpeitia
Kamioi bat bete laguntza iritsi da Valentziara EAJk antolatutako bilketaren osteanSecciones
Servicios
Destacamos
Azpeitia
Kamioi bat bete laguntza iritsi da Valentziara EAJk antolatutako bilketaren osteanE. A.
azpeitia.
Martes, 12 de noviembre 2024, 19:07
Azpeitiko EAJ-PNV taldeak bilketa egin zuen pasa den astean Valentzian kaltetutakoei bidaltzeko. Dagoeneko kamioi bat bete laguntza Torrent herrira iritsi da Batzokian batutako material ororekin. «Furgonetetan banatuta bidali da asteburuan bertako Udaleko baimenekin, bidalketa zentralizatua Latinos en Gipuzkoa elkarteak koordinatu du. Gipuzkoako puntu desberdinetan bildutako materiala bidaltzen jarraituko dute datozen egun eta asteetan, beharren arabera, tantaka», zehaztu dute EAJ-ko kideek.
Beraz, eskerrak eman nahi dizkiete gazte, heldu, erretiratu eta azpeitiar guztiei. «Pentsaera, adin, kolore eta arraza guztien gainetik gure deiari erantzunez Batzokira gerturatu zaretenoi». Aipamen berezia egin nahi diete «merkatari eta enpresei, eta baita bailarako ikasle talde bati ere» eta Valentzian dauden azpeitiarrez ahaztu gabe. «Gure herriaren solidaritatea, beste behin, agerian laga dugulako, harro», esan dute. Amaitzeko, Valentziako kaltetuei elkartasuna adierazi diete EAK-tik.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El pueblo de Castilla y León que se congela a 7,1 grados bajo cero
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.