
Ver 90 fotos
Secciones
Servicios
Destacamos
Ver 90 fotos
Lan handia egin du Azpeitiko Ikastola Ikasberrik aurtengo Kilometroak jaia antolatzeko. Duela urtebete hartu zuen lekukoa ikastolako komunitateak Gipuzkoako Ikastolen jai handia antolatzeko eta urte osoan zehar «txikitik» baina arrastoa laga duten hainbat ekimen antolatu dituzte. Helburua ordea, atzoko jai handian zegoen. Festaz, musikaz, euskal giroaz, familiaz eta lagunez ospatzeko eguna izan zen Azpeitian. Herritarrentzat eta batik bat, Ikasberri Ikastolako guraso, ikasle eta komunitateko kideentzat urteko lanari amaiera polita emateko eguna izan zen eta Gipuzkoa osotik eta Euskal Herriko beste hainbat txokotatik gerturatu zirenentzat berriz, euskararen eta Ikastolen aldeko festa bikaina.
Egindako lanak eginda, herriak hartu zuen protagonismoa. Gozamenerako eguna izan zen. Askotariko ekitaldiak zeuden lau gunetan banatuta. Denentzat festa baina bakoitzak bere erara gozatzekoa: batzuentzat kontzertuak izan ziren festaren hoberena, haurrentzat jolasak besteentzat, herritik buelta bat eta jan-edana egiteko aukera paregabea, beste askorentzat.
Goizean goiz iritsi ziren Azpeitira Alice, Aiora, Argider, Izei, Aiora, Anoetatik. Eguneko estreinako ekitaldietako bat Kilometroetako erronka izan zen. Gipuzkoako 21 ikastoletako 340 gaztek hartu zuten parte Erronkan, guztiak DBH3 eta DBH4 mailetakoak . Probaz proba ziren plaza eta Loiola artean. Anoetakoak ere baziren tartean, beraz, «lagunak ikustera» gerturatu zen neska kuadrilla.
Ez zuen lehen aldia neska taldeak Kilometroak festan. «Kilometroetan gehiagotan ere egon gara baina oraingoan klasekoak ari dira lehian eta animatzera gatoz», zioten.
Horrez gainera, kontzertuak ziren festako reklamoetako bat. «Urtzen kontzertura joateko asmoa daukagu», aurreratu zuten. Festaz gozatu ostean, 7.30ean zutela autobusa hartzeko ordua eta jai egunaz azken minuturaino gozatzeko asmoa zuten.
Bestelakoa zen Maddi, Andoni eta Gorkaren plana. Andoaingo familia lehen aldiz gerturatu da Kilometroetara txikia jaio zenetik. «Garai bateko festak alde batera utzita genituen», zioen Maddik, baina orain Gorkarekin, familian disfrutatzera etorri gara, umearen aitzakiarekin». Iritsi berriak ziren herrira eta plazako gunean zeuden, taloa jaten. «Aurrena indarrak hartu eta gero gerokoak».
Herrian bestaldean, Loiolako gunean jarraitzen zuten ospakizunak. Bidean, milaka lagun, batetik bestera, kultur, kirol eta ikuskizun desberdinez gozatzen.
Loiolan, zirku lantegian zeuden Beñat eta Adei txikia. Hiru seme-alabekin iritsi zen, bezperan, Ibarrako familia Azpeitira, autokarabanaz. Lekuetara garaiz iristeak ematen duen patxadarekin, aurreko eguna aprobetxatu ahal izan zuten. «Atzo Urolako trenean bidaia egiteko aukera izan genuen eta gaurko plana, nola ez, Kilometroak ziren. Giro aparta dago lagunez eta familiaz gozatzeko». Txikienarekin zegoen Beñat zirku tailerrean. « Adin desberdinentzat ekitaldi ugari dago, beraz, gustura», zioen Beñatek. Duela bi urte, Ibarran Kilometroak bizitze tokatu zitzaien. Orduan, beste bi seme-alabekin. Oraingoan, hirugarrenari bidea erakutsi diete.
Izpi-izpi osatu da eguzki lorea. Zabaldu ditu hostoak urtean zehar landutakoak. Euskara, kulturartekotasuna eta aniztasuna, eta herrigintza izan dira hiru ardatzak. Ikastolak bereak ditu hiruak eta transmisio horretan bat egin dute ehunka boluntariok. Azpeitia eta azpeitiarrak Kilometroak festa ondo ateratzeko batu dira eta biribila izan da emaitza baina asko dago egiteko.
Argazkiak
Alaitz Perez de Arenaza Kilometroak Kultur Elkartearen lehendakariak esan bezala «Euskaratik kulturarteko hezkuntza eta harremanak eraikitzea ezinbesteko erronka bihurtu zaigu. Non gauden ahaztu gabe, eta euskaraz, baina inor bidean utzi gabe, elkarri entzunez, lagunduz eta elkarrekiko errespetua landuz eraldatuko dugu gizartea. Berdin, aniztasunarekin ere. Ezberdinon arteko harremanak aitortu eta sustatuz berrituko gara».
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
La NASA premia a una cántabra por su espectacular fotografía de la Luna
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.