Azpeitia
Kilometroen balorazio «oso positiboa» egin du Azpeitiko Ikastola IkasberrikAzpeitia
Kilometroen balorazio «oso positiboa» egin du Azpeitiko Ikastola IkasberrikAzpeitia
Lunes, 7 de octubre 2024, 20:08
Festaren ajearekin daude Azpeitian eta igandeko jai handiaren aztarna fisikoak txukun-tzeko garaia da. Izan ere, gainerako sentsazioak eta 2024ko Kilometroak barnean eramango dituzte pixka batean Azpeitiko Ikastola Ikasberrikoek. Ospakizunaren inguruko balorazioa «oso positiboa»da. «Euskara arin eta bizi en-tzun dugu. Hori nahiko ohikoa da gure herrian, baina poz handia ematen du hainbat euskalki bertan entzuteak: lapurtera, bizkaiera, Goierriko edota Tolosaldeko hizkera, nafarra eta beste asko...»
Publicidad
«Jende ugari gerturatu da Azpeitira Kilometroak jaiaz gozatzera, bereziki, familiak. Baita gazteak ere. Bidaiatzeko zerbitzu publikoa «erruz» erabili da eta giro jator eta «lasaia» izan da nagusi, esan dute.
Horrez gainera, puntu gehiago ere azpimarratu dituzte. Hala, aurreikusitako janaria amaitu da. Inguruak garbi mantentzea lortu da eta oro har, ez da intziden-tziarik izan.
Bestalde, bereziki, puntu moreei eman zieten garrantzia Kilometroak jaian eta «ez da intzidentziarik jaso».
Pase azkarrek ere harrera ona izan dute eta erabiltzaileek eskertu dute aukera hau. Gune lasaiak, esaterako, adin ezberdinetako jendeak baliatu ditu eta arduradunek balorazio «oso positiboa» egin dute toki horietako giroari buruz. Beraz, helburu nagusia bete da. «Txikira egindako jaiari ezarri genizkion ezaugarriak bete dira».
Gustura daude Kilometroak jaiaren antolatzaileak eta elkarlana azpimarratu dute hau guztia aurrera eramateko. «Zoragarria izan da hainbesteko boluntario taldea lanean ikustea. Urte osoan aritu gara lanean, eta ikusi dugu gure komunitatea nola joan den hazten-hazten, egunez egun».
Publicidad
«Pozik» baina «bertigo» pixka batekin hartu zutela Kilometroak antolatzeko ardura diote Ikastolatik baina egunak eman duena ikusita, «argi eta garbi esan dezakegu merezi izan duela urte guztian zehar egindako bideak», azaldu dute.
Hiru ardatz landu dituzte urtean zehar, Ikastolak bereak dituen ardatzak bestalde (euskara, kulturartekotasuna-aniztasuna eta herrigintza), eta horiekin batera «komunitatea indartzea» zen helburuetako bat. Eta lortu da. «Hostoz hosto, denak desberdin eta denak beharrezko. Denok gara gu elkarri esanez. Gaur, eguzkilorearen kolore guztiak puri-purian agerian dir-dirka utzi ditugu».
Publicidad
Aurrera begira, urte osoan landutako ardatzak lantzen jarrai-tzea da erronka. Horretarako, ikasturte guztian zehar ereindako hazia ernatzeko «baldintza egokiak sortzea» da helburua.
Horretara bideratuko da, hain zuzen, Kilometroak jaian irabazitako dirua. «Gure hiru ardatzak oinarri dituen gizarte proiektuari bultzada emateko».
Proiektua zein izango den erabaki gabe dago oraindik. Beraz, prozesu hori abiatuko dute orain Ikastolatik. «Harreman urtearen analisi zorrotza egitea dagokigu, eta gogoeta horretatik etorkizuneko proiektu desiratuaren bizkarrezurra marrazten hastea». Beraz, eragile desberdinekin lanean jarraituko dutela azaldu dute.
Publicidad
Gipuzkoako 21 ikastoletako 340 gaztek hartu zuten parte igandean Klometroen Erronkan. Honako ikastoletako taldeek parte hartu zuten: Orereta, Anoeta Herri Ikastola, Laskorain, Lazka, Haztegi, Aranzadi, Santo Tomas lizeoa, Txantxiku, Udarregi, Haurtzaro, Jakintza, Uzturpe, Urretxu-Zumarraga, Zurriola, Ikasberri, Andoain, Zubimusu, Arizmendi, Andramendi, Salbatore Mitxelena eta Pasaia Lezo.
Legazpiko Aztegi Ikastolak irabazi zuen; Anoetako ikastola izan zen bigarrena eta Lazkaokoa, hirugarrena.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.