Azpeitia
Lagun Onak mendi bazkunak atzeratu egin du aurreikusita zuen Piriniotara irteeraAzpeitia
Lagun Onak mendi bazkunak atzeratu egin du aurreikusita zuen Piriniotara irteeraE. A.
azpeitia.
Miércoles, 18 de septiembre 2024, 20:08
Lagun Onak mendi bazkunak Pirinioetara irteera zuen asteburu honetan (21-22) baina -eguraldi iragarpen txarra dagoela-eta- atzeratu egin du. Urriaren 12-13ko asteburuan egingo da. Mendizaleek bi eguneko martxa egingo dute 40 kilometro eta 2.800 metro inguruko desnibel positiboa duen ibilbidean. Antolatzaileek ohartarazi dute ibilbide «oso harritsua» dela eta zati teknikoak dituela. Horrez gain, parte hartzaileek bi egunetan izango dute gailurrera igotzeko aukera: larunbatean, Arriel gailurra (2.824 m.) eta igandean, Musales (2.652 m.).
Publicidad
Egitarauari dagokionez, mendizaleak urriaren 12an 02:00etan irtengo dira autobusez anbulatorio aurretik, eta egun horretan, honako ibilbide hau egingo dute: Soques - Arremoulit - Petit Arriel - Arriel aukeran - Arremoulit - Col de la Lie eta Larribet (18 kilometro, 1.800 metroko desnibela. Etapa amaieran, Larribeteko aterpean afaldu eta lo egingo dute, eta beraz, norberaren ardura izango da aterpean lo egiteko zakua edo izara eta frontala eramatea. Igandean, aterpean gosaldu eta gero 20 kilometroko eta mila metroko desnibela duen bigarren etapa hasiko dute: Larribet - Ciseaux bretxa - Ibones de Arriel - Respumoso eta Musales aukeran. Irteeraren aurreikuspena hori bada ere, elkarteak azaldu du eguraldiaren iragarpenak eta bestelako gertaerek azken orduko aldaketak eragin ditzaketela.
Eman daiteke izena irteeran parte hartzeko. Elkarteko bazkideek 100 euro ordaindu beharko dute, eta gainontzekoek, 110 euro. Prezio horren barruan izango dituzte autobusa, aterpeko egonaldia, afaria eta gosaria, eta gainontzeko otordu guztiak norberak ordaindu beharko ditu. Izena emateko, elkartearen honako kontu korronte zenbaki honetan diru sarrera egin beharko da: ES71 3035 0020 51 0200093741 (Laboral Kutxa). Bertan, izen-abizenak zehaztu beharko dira, eta ordainagiria lagunonak.ibilaldiak@gmail. com helbidera bidali beharko da gero, baita antolatzaileek jakin beharreko bestelako informazioa ere.
irteeran parte hartzeko beharrezkoa da federatu txartela soinean eramatea.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.