Azpeitia-Tutera egitasmoaren laugarren etapako argazkia. LAGUN ONAK M.B.

Azpeitia

Lagun Onak Mendi Bazkunak Tutera-Azpeitia ekimenaren zortzigarren etapa egingo du hilak 14an

Egitasmoaren azken aurreko ibilaldirako izen-ematea zabalik dago

Sara Utrera

Azpeitia

Miércoles, 4 de septiembre 2024

Oporretatik bueltan, Lagun Onak Mendi Bazkunak Tutera-Azpeitia ekimenaren zor-tzigarren etapa egingo du irailaren 14an. Hau, hain zuzen, azken-aurrekoa izango da, eta elkartetik jakinarazi dutenez, dagoeneko zabalik dago ibilaldirako izen-ematea.

Publicidad

«Martxan da Tutera-Azpeitia ekimeneko azken bigarrengo etaparen antolaketa, Etxarri eta Beasain artekoa. 28 kilometroko baso paregabetan zehar ibili ostean, Nafarroa atzean utzi eta Gipuzkoan sartuko gara Lizarrustin. Hortik aurrera Artzainen Bidea jarraituko dugu eguneko helmugara arte, zelai, baso eta historiaurreko dolmen ederren artean», azaldu dute.

Helduentzat egun osoko txangoa izango da. Ibilaldi honek 28 kilometro eta 850 metroko desnibel positiboa ditu. Irteera goizeko 07:00etan egingo da, anbulategiaren aurretik.

Izen-emateak

Parte hartu nahi dutenek Lagun Onaken webgunean aurkituko duten formularioa bete beharko dute. Ordainketa aldez aurretik egin beharko da, eta prezioa honako hau izango da: 15 euro bazkideentzat eta 20 euro bazkide ez direnentzat. Ordainketa egiterako orduan, kontzeptuan parte hartzen duenaren izen-abizenak adierazi beharko da. Kontu korronte zenbakia: ES71 3035 0020 51 0200093741 (Laboral Kutxa).

Ordainketa egin ondoren, frogagiria helbide elektroniko honetara bidali beharko da: lagunonak.ibilaldiak@gmail.com.

Izena emateko azken eguna irailaren 12a izango da, osteguna. Esteka honetan kontsulta daiteke track-a: https://es.wikiloc.com/rutas-senderismo/etxarri-beasain-178427510.

Informazio gehiago: https://www.lagunonakmb.org/eu/.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad