Azpeitia
Lagun Onakek bi eguneko irteera antolatu du irailaren 21eko astebururakoSecciones
Servicios
Destacamos
Azpeitia
Lagun Onakek bi eguneko irteera antolatu du irailaren 21eko astebururakoE. A.
azpeitia.
Martes, 10 de septiembre 2024, 19:56
Lagun Onak mendi bazkunak bi eguneko irteera antolatu du irailaren 21eko astebururako. Aurreratu dutenez, bi eguneko martxa honetan, 40 kilometro inguruko ibilaldia eta 2.800 metro inguruko desnibel positiboa egin beharko dituzte partehartzaileek. « Ibilbidea harritsua da oso, eta zati teknikoak ditu. Gainera, bi egunetan egongo da gailurra egiteko aukera: larunbatean Pic d'Arriel (2.824m) eta igandean Pico Musales (2.652m)», aurreratu dute mendizaleek.
Autobusez egingo da bidaia, eta goizeko 2:00etan aterako dira anbulatorio aurretik.
Egitarauari dagokionez, lehen egunean, larunbatean, Soques, Arrémoulit, Petit Arriel (Arriel aukeran), Arrémoulit, Col de la Lie eta Larribet zeharkatuko dituzte (18 km, +1.800m).
Etapa amaieran Larribeteko aterpean afaldu eta bertan egingo dute lo. Norberaren ardura izango aterpean lo egiteko zakua edo izara eta frontala eramatea.
Hurrengo egunean, irailak 22an, Larribet,Ciseaux bretxa, Ibones de Arriel, Respomuso (Musales aukeran) eta Sallent de Gallego lotuko dituzte (20 km, +1.000m).
Autobusa, aterpeko egonaldia, afaria eta gosaria hartzen ditu barne ordainak. Hortik kanpo dauden otordu guztiak «norberaren ardura» izango dira. Bazkideek 100 euro ordainduko beharko dute bidaia eta Lagun Onak MBko bazkide ez direnek, aldiz, 110 euro.
Izena emateko, Lagun Onak MBren kontu korrontean (Laboral Kutxa: ES71 3035 0020 51 0200093741) norbere izen abizenekin diru sarrera egin beharko da eta ordainagiria lagunonak.ibilaldiak @gmail. com helbidera bidali. Antolatzaileek jakin beharreko beste edozein informazio ere helbide horretara bidal daiteke.
Irteeran parte hartzeko beharrezkoa da federatua izatea eta federatu txartela gainean eramatea.
Lagun Onak mendi bazkunako antolatzaileek azaldu dutenez, eguraldi txarra iragarriz gero edo beste edozein gertaeren aurrean, azken orduko aldaketak egon daitezke.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.