Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Mikel Irazustak, Maialen Sorzabalberek, María Blancok, Julen Portillok eta Iker Plazaolak ordubeteko ikuskizuna eskainiko ditu Sanagustin Kulturgunean. KATAPULTA TOUR GIPUZKOA
'Lauzpabost stand up' bakarrizketa saioa Sanagustin Kulturgunera iritsiko da ostiralean

Azpeitia

'Lauzpabost stand up' bakarrizketa saioa Sanagustin Kulturgunera iritsiko da ostiralean

Mikel Irazustak, Maialen Sorzabalberek, Maria Blancok, Julen Portillok eta Iker Plazaolak ordubeteko ikuskizuna eskainiko dute

Sara Utrera

Azpeitia

Sábado, 7 de septiembre 2024, 20:35

'Lauzpabost stand up' bakarrizketa saioa Azpeitira iritsiko da datorren ostiralean. Euskarazko stand-up eszenak bizi duen olatua baliatuta, Mikel Irazusta (Donostia), Maialen Sorzabalbere (Donostia), María Blanco (Zestoa), Julen Portillo (Zarautz) eta Iker Plazaola (Oñati) batu eta 'Lauzpabost stand up' ordubeteko ekimena eskaintzen ari dira. Hurrengo zita irailaren 13an izango dute 21:30etik aurrera Sanagustin Kulturgunean. Ez da sarrerarik beharko ekitaldia doakoa izango delako, baina edukieraren araberakoa ere.

Euskaraz eginda eta umore estiloak eta gai desberdinak bateratuz, gazteei zuzendutako umore dinamikoaren eskaintza da 'Lauzpabost'.

Proiektu honetan, alde batetik elkartu dira: María Blanco, Julen Portillo eta Iker Plazaola, ETBko 'Barre Librea' saioan ezagutu ziren. Ordutik Euskal Herriko txoko eta plaza ugari elkarbanatu dituzte esperientzia oparoa duten beste puntako bakarrizketa batzuekin: Antton Telleria, Ana Goitia, Jon Plazaola, Mirari Martiarena eta Yunez Chaif. 2022-2023 urteetan berrogeita hamar herri ingurutan aritu dira (Lanciego, Zestoa, Itziar, Ea, Iurreta, Beasain, Donostia, Bilbao, Azpeitia, Zumaia, Balearrai, Lekeitio, Etxarri, Oñati, Altsasu, Billabona...).

Bestaldetik, Mikel Irazusta eta Maialen Sorzabalbere elkarrekin lan egin dute Barrexerka antzerki konpainian 2018tik, umorezko bakarrizketak, esketxak eta antzerkiak uztartzen hamaika emanaldi baino gehiagorekin. Bikotea, 2023ko Maiatzean batu zen beste hirukotera eta elkarrekin plaza eta txoko mordoa alaitzen ari dira «Lauzpabost Stand Up» proiektu berriarekin.

Ekimena 'Katapulta Tour Gipuzkoa 2024' programaren baitan bultzatu da eta oholtzan luze jarraitzeko asmoz ari dira lanean.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 'Lauzpabost stand up' bakarrizketa saioa Sanagustin Kulturgunera iritsiko da ostiralean