Azpeitia
'Lauzpabost stand up' bakarrizketa saioa Sanagustin Kulturgunera iritsiko da ostiraleanAzpeitia
'Lauzpabost stand up' bakarrizketa saioa Sanagustin Kulturgunera iritsiko da ostiralean'Lauzpabost stand up' bakarrizketa saioa Azpeitira iritsiko da datorren ostiralean. Euskarazko stand-up eszenak bizi duen olatua baliatuta, Mikel Irazusta (Donostia), Maialen Sorzabalbere (Donostia), María Blanco (Zestoa), Julen Portillo (Zarautz) eta Iker Plazaola (Oñati) batu eta 'Lauzpabost stand up' ordubeteko ekimena eskaintzen ari dira. Hurrengo zita irailaren 13an izango dute 21:30etik aurrera Sanagustin Kulturgunean. Ez da sarrerarik beharko ekitaldia doakoa izango delako, baina edukieraren araberakoa ere.
Publicidad
Euskaraz eginda eta umore estiloak eta gai desberdinak bateratuz, gazteei zuzendutako umore dinamikoaren eskaintza da 'Lauzpabost'.
Proiektu honetan, alde batetik elkartu dira: María Blanco, Julen Portillo eta Iker Plazaola, ETBko 'Barre Librea' saioan ezagutu ziren. Ordutik Euskal Herriko txoko eta plaza ugari elkarbanatu dituzte esperientzia oparoa duten beste puntako bakarrizketa batzuekin: Antton Telleria, Ana Goitia, Jon Plazaola, Mirari Martiarena eta Yunez Chaif. 2022-2023 urteetan berrogeita hamar herri ingurutan aritu dira (Lanciego, Zestoa, Itziar, Ea, Iurreta, Beasain, Donostia, Bilbao, Azpeitia, Zumaia, Balearrai, Lekeitio, Etxarri, Oñati, Altsasu, Billabona...).
Bestaldetik, Mikel Irazusta eta Maialen Sorzabalbere elkarrekin lan egin dute Barrexerka antzerki konpainian 2018tik, umorezko bakarrizketak, esketxak eta antzerkiak uztartzen hamaika emanaldi baino gehiagorekin. Bikotea, 2023ko Maiatzean batu zen beste hirukotera eta elkarrekin plaza eta txoko mordoa alaitzen ari dira «Lauzpabost Stand Up» proiektu berriarekin.
Ekimena 'Katapulta Tour Gipuzkoa 2024' programaren baitan bultzatu da eta oholtzan luze jarraitzeko asmoz ari dira lanean.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
La víctima del crimen de Viana recibió una veintena de puñaladas
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.