![Lehen Mailako Euskal Pentatloiaren kanporaketa jokatuko da gaur arratsaldean zezen plazan](https://s2.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/2024/09/07/97801466--1200x840.jpg)
Azpeitia
Lehen Mailako Euskal Pentatloiaren kanporaketa jokatuko da gaur arratsaldean zezen plazanSecciones
Servicios
Destacamos
Azpeitia
Lehen Mailako Euskal Pentatloiaren kanporaketa jokatuko da gaur arratsaldean zezen plazanLehen Mailako Euskal Pentatloiaren kanporaketa, gaur arratsaldean zezen plazan. 12 kirolarik hartuko dute parte gaurko proban, eta lehen sei sailkatuak Final Handiko txartela lortuko dute. Aro berriko zazpigarren edizioko finala, berriz, hilak 21ean izango da gaueko 22:00etan, berriro ere, Azpeitiko zezen plazan.
Gaur arratsaldeko kanporaketan parte hartuko duten hamabi kirolariak honako hauek izango dira: Andoni Iruretagoiena 'Izeta VI'.a (Aia), Xabier Zaldua (Zumarraga), Xabat Olaizola (Zarautz), Ioritz Gisasola 'Zelai 'IV.'a (Mallabia), Aritz Irazabal (Ugao), Julen Kañamares (Aroztegi), Beñat Amade (Algorta), Ander Altuna (Astigarraga), Beñat Telleria (Lasarte-Oria), Daniel España (Valsain, Segovia), Jon Bengoetxea (Oiartzun) eta Iker Goldarazena (Berriozar).
Burutu beharko dituzten lana, berriz, honakoak izango dira: 100 kiloko bolari 10 altxaldi; 400 kiloko harriarekin plaza bat; aizkora, kanaerdiko bat eta 45 ontzako bat; 50 kiloko txingekin hiru plaza; eta kilometro bat korrika.
Antolatzaileek gogorarazi duten bezala, kanporaketa honek sekulako arrakasta eta xarma lortu zuen orain bi urte, Zaldua eta Izetak izan zuten lehia estu baten ondoren, Zaldua 1983 urteko Arria II.aren 12:12 markatik bost segundora geratu ondoren (12:07). Eta iazko proban Izetak 40 urtez mantendutako marka haustea lortu zuen (11:48).
Saiorako sarrerak Azpeitiko Landetako Mendizabal erretegian eros daitezke aurrez, 20 euroren truke. Eta ateak ireki baino ordu bat lehenago, 16:30ean, txartelak erosteko aukera ere izango da leihatilan. 16 urtetik beherakoek sarrera doan izango dute.
Gero, arratsaldeko 16:45ean egingo dute parte hartzeko ordenaren zozketa, eta kirolariek edo beraien ordezkariek zezen plazan egon beharko dute ordu horretarako.
Arratsaldeko 18:00etan egingo da kanporaketaren aurkezpena, eta lehen txanda bost minutu beranduago hasiko dela aurreikusten da, 18:05ean, bigarren txanda 18:30ean izango da, hirugarrena 18:55ean eta laugarrena 19:20an. Finalisten aurkezpena 19:45ean izatea espero da.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
La víctima del crimen de Viana recibió una veintena de puñaladas
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.