Maiora, entrenamendu batean. DV

Azpeitia

Maite Maiorarekin entrenamendu saioa egiteko aukera izango dute emakumeek larunbatean

Domusa Teknik 40 MLK eta proba laburrerako lehen prestaketa saioa izango da eta gaur, urriak 10, da izena emateko azken eguna

E.A.

AZPEITIA.

Miércoles, 9 de octubre 2024, 20:23

Larunbat honetan hasiko dira Domusa Teknik 40 MLK probarako emakumeei zuzendutako entrenamendu saioak. Maite Maiora korrikalari mendaroarrak gidatuko du lehen prestaketa.

Publicidad

Antolatzaileek ez dute ibilbidearen berri eman baina bai distantziarena. 14,6 km egingo dituzte, 610 metroko desnibelarekin. Igerilekuan izango dute hitzordua, 8:30ean.

Antolatzaileek gogoratu dute kontsigna zerbitzua izango dela eta behin saioa amaituta, igerilekuko instalazioetan dutxatzeko aukera ere izango dutela partehartzaileek. Ondoren, hamaiketakoa ere izango dute.

Parte hartu nahiz gero, aurrez izena eman behar da. Horretarako azken eguna gaur, urriaren 10a, da eta lagunonakmb.org weborriaren bitartez egin daiteke inskripzioa.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad