Borrar
Urgente Las 10 noticias clave de la jornada
Fidel Mendia salto ikusgarri batean. IAN BAQUERIN
Mendietxe Museoak hartuko du Mendi Astea ostegunera bitartean

Azpeitia

Mendietxe Museoak hartuko du Mendi Astea ostegunera bitartean

Asteartean hasi eta hiru hitzaldi eskainiko dira. 19:00etatik aurrera, Fidel Mendia, Mikel Sarasola eta Sebastián Álvaro izango dira protagonistak

Eli Aizpuru

Azpeitia

Lunes, 9 de diciembre 2024

Lagun Onak mendi bazkunak antolatu ohi duen Mendi Asteak eszenatoki desberdina izango du aurtengoan: Mendietxe Museoan izango dira proiekzioak eta hitzaldiak. Hiru egunetan zehar, asteartetik, ostegunera bitartean, gonbidatu bereziak igaroko dira Esklabetako museotik. 19:00etan izango dira hitzorduak.

Fidel Mendia iruindarra izango da aurtengo Mendi Asteko lehen gonbidatua. Eskalatzailea, mendizalea, eskiatzailea... abenturazalea oro har. Wadi Rumeko basamortuan izana da duela gutxi, Jordanian, eta han bizitakoak izango ditu hizpide. Sarrera doan izango da.

Mikel Sarasola kayaklari donostiarra da bigarren gonbidatua, asteazkenean. Bi urtean ibili da da Groenlandian ur bizietako kayakarekin glaziarrak eta ibaiak esploratzen eta hango bizipenak ekarriko ditu Azpeitira. Sarrera librea da.

Azkenik, ostegunean, 'Mis Mis Montañas' liburua eta dokumentala aurkeztuko ditu Sebastián Álvaro, 'Al filo de lo imposible'-ko sortzaile eta 29 urtez zuzendariak. 250 espedizio baino gehiago, 350 dokumentaletik gora, 2 milioi argazki, 35 liburu... 50 urte luze daramatza abentura besarkatzen Álvarok. Sarrera izango du hitzorduak. Parte hartu nahi dutenek 5 euro ordaindu behar dute.

Batzarra

Behin Mendi Astearen ekitaldiez gozatuta, urteko batzar orokorrera deitu ditu Lagun Onak mendi bazkunak bere bazkideak. Abenduaren 13an, ostiralean. 19:00etan hasita, egingo dute elkartearen urteko batzarra. Mendizale elkartekoek aurreratu dutenez, ohiko kontuez gain, elkartearen zuzendaritza batzordea ere berrituko da.

Batzarraren ostean afaria izango dute Mendizaliek tabernan. Bertaratu nahiz gero, aurrez izena eman behar da. Horretarako deitu 689 898 493 telefonora. Afariaren prezioa 25 euro da.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Mendietxe Museoak hartuko du Mendi Astea ostegunera bitartean