Merina Gris taldea 2020an sortu zen.

Azpeitia

Merina Gris eta Ke Lepo taldeak izango dira bihar, ostiralean, Sanagustin kulturgunean

Gaueko 22:30ean hasiko dira emanaldiak eta sarrerak hamasei eurotan eskura daitezke Kulturaz kooperatibaren webgunean

Eli Aizpuru

Azpeitia.

Miércoles, 2 de abril 2025

Sanagustingo agertokian izango dira bihar, ostirala, Merina Gris eta Ke Lepo taldeak, 22:30ean hasita. Sarrerak salgai daude. Hamasei euro balio du txartelak eta kulturaz.eus atariaren bitartez lor daiteke.

Publicidad

Merina Gris taldeak 'Zuloa' disko berria aurkeztuko du. Taldeak berak hartu du ekoizpena beregain, Jewlnen gidaritzapean, eta Ed is Dead ekoizle madrildarrarekin egin dute nahasketa eta masteringa. 2020an sortutako proiektua da Merina Gris, Sara, Julen eta Paskalen eskutik. 2022ko martxoan egin zuen debuta taldeak 'Zerua Orain' LParekin. Urteko albumik onenen zerrendetan izendatu zuen prentsa espezializatuak (Mondo Sonoro, Binaural, DOD Magazine). Lehen kontzertuetan sold out-a 24 ordu baino gutxiagoan egin ondoren, estatu eta nazioarte mailako 35 kontzertu baino gehiagoko bidea egin dute. Pop abesti sutsu eta zakarrekin abangoardia eta nostalgia ekarri dute euskal eszenara eta Estatu mailan kontuan izateko artisten artean kokatu dira.

Ke Lepo, berriz, Alejo Orbegozo musikari, konpositore eta ekoizle zestoarraren bakarkako proiektua da.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad